Baionako Udako Ikastaroak prest ditu UEUk

Baionako Udako Ikastaroak prest ditu UEUkItzulpengintza, dantza, Europako Auzitegia, ahotsa, arkitektura eta hezkuntza alorreko ikastaroak prestatu ditu UEUk Baionan datorren uztailean, pertsonak eta jakintzak saretzeko asmoarekin.
www.ueu.org

Hauexek uztailaren 9tik 11ra bitartean Baionako AEKko egoitzan eskainiko diren ikastaroak:

  1. Dantza: gorputza, mugimendua, irudimena eta kontzientzia.
  2. Itzulpenari laguntzeko teknologiak.
  3. Eskola libre eta demokratikoak: gizarte-aldaketarako tresna eta gako.
  4. Isiltasuna gelan: irakaslearen autoritatea lantzen.
  5. Ahotsaren indarra: landu zure identitatea eta lidergo-gaitasunak.
  6. Kultura-aniztasuna(k) eta Feminismoa(k): dibertsitatea eta diferentziaren diskurtsoak aztergai.
  7. Giza Eskubideen Europako Auzitegia, erronka berriei aurre egiten.
  8. Hiri inklusiboa: arazoak identifikatu eta irtenbideak proposatzen.

Ekainean zehar hitzaldi zikloa antolatu du UEUk. Baionari dagokionez, ekainaren 19an arratsaldeko 19:00etan Ismael Manterola irakasle eta ueukideak Lehenengo Mundu Gerran Londresen euskaraz argitaratutako paskinaren inguruko hitzaldia emango du Euskal Museoan.
Udako Ikastaroen zerrenda osoa ikusi eta matrikula www.ueu.org helbidean egin dezakezue.

Baionako Udako Ikastaroak prest ditu UEUk

Udako Euskal Unibertsitatea (UEU)