Google-ek logoa aldatu du eta ez zara konturatu?

Bai, anaia handiak logoko ‘g’ eta ‘l’ hizkiak milimetro gutxi batzuk mugitu ditu, eta aldaketa niminoa izanagatik ere, jendea konturatu egin da. Egunero ordenagailuko pantailari begira egotearen ajeak!

Google etxeko, familiako, beste kide bat bezalakoa da honezkero. Anaia Nagusia deitzen diote baten batzuk. Hainbesterainokoa da harekiko menpekotasuna, hain estua harekiko harremana, ezen, askok logoan egindako aldaketa ttikiena ere nabaritu baitezakete. Ikus bestela beheko gif-a.

output_qgeZBS

Honakoa ez da enpresa ahalguztidunak egin duen lehen aldaketa. Lehenago ere logoa behin baino gehiagotan aldatu izan du. Hona hemen orain arteko aldaketa guztiak islatzen dituen gif-a.

output_eUhAho

Burutik jota al gaude?

Google-ek logoa aldatu du eta ez zara konturatu?

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “Google-ek logoa aldatu du eta ez zara konturatu?”-ri buruz