Autistaren lotura (filosofia eta betsolaritza IV)

Autistaren lotura –

Filosofia eta bertsolaritza (III)

Autistaren lotura (filosofia eta betsolaritza IV)
Fredi Paia eta Xabier Silveira Gorliz-Plentziako bertso afari batean, 2013an.

Orain dela dozena urte inguru Asperger bat izan genuen, Oier deituko diot, nerabe seriosa, bere baitan itxia, ia harremanik ez ikaskide-irakasleokin, begiratu ere ez zigun egiten. Halako batean, epistemologiari buruzko jakin-mina piztu eta hilabetean bere irakasleok bizialdi osoan baino gehiago eta zehatzago jakitera heldu zen. Egun batean, Fredi Paia eta Xabier Silveira ekarri genituen. Areto Nagusian jesarlekuak bukatu eta Oier erdiko pasilloan eseri zen, behearen gainean. Haren barre-algarak, Silveira eta Paia hasi orduko! Ez ziren saio osoan etengo! Institutuan eman zituen sei urteetan egundo ez nuen ikusi inorekin horrela konektatzen. Huraxe izan zen benetako harremana eta benetako lotura sumatu nion egun bakarra.

Filosofia eta bertsolaritza (V)

 

Autistaren lotura (filosofia eta betsolaritza IV)