“Aurrera_Altsasu” Jon Maiaren hitzekin eta Pello Reparazen musikarekin egina da, eta abeslari zein bertsolari ugariren parte hartzea izan du: Eñaut Elorrieta, Miren Amuriza, Evaristo Paramos, Aiora Renteria, Enrique Villareal “El Drogas“, Julio Soto, JuanRa eta Fernando Sapo.
.
“AURRERA ALTSASU”
Ez bagenu izanen dugu bizi griña ez bagenu arnasik jaio ez bagina
Ez bageunde kalean azaldu ez balira ez balitz borobila munduko lur bira
Utziko bagenio bat izateari ez geundeke sekula batera kantari
Neguak ernaldu du haritzen herria noiz loratu da horren oparo urria
TXARRENARI ONENA ATERA DIOZU ZAURIETAN MUSU EZEREZEAN ZU
MINARI AURPEGIA GEZURRARI EGIA AURRERA ALTSASU!
Bazkaleku berriak behar du izuak udaberriak erre nahi dituen suak
Noiz arte luzatuko litzateke gaba goizero ez bagenu zure besarkada
Utziko bagenio bat izateari ez geundeke sekula batera kantari
Neguak ernaldu du haritzen herria noiz loratu da horren oparo urria.
TXARRENARI ONENA ATERA DIOZU ZAURIETAN MUSU EZEREZEAN ZU
MINARI AURPEGIA GEZURRARI EGIA A U R R E R A A L T S A S U !
Jon