Urriaren 1ean, erabaki (spota)

Urriaren 1ean, erabaki

Kataluniako Generalitatearen spot bat jaso du honakoan salabardoak, urriaren 1eko erreferendumean parte hartzera deitzen duena:

“Ara més que mai el futur de Catalunya és a les teves mans”.

Generalitateko presidente Carlos Puigdemonten eta Gobernuaren Twitter kontuetatik zabaldu zuten iragarkia bart, legebiltzarrean erreferendumerako deia sinatu eta gero.

Spotak Tren gurutzebide baten bitartez irudikatzen du erabakitzeko eskubidea, ahots batek mezu zuzena igortzen duen bitartean: “erabakiak hartzeko ahalmenarekin jaio zinen. Uko egingo diozu? Orain, inoiz baino gehiago, Kataluniaren etorkizuna zure esku dago. Urriaren 1eko erreferendumean, erabaki”.

Urriaren 1ean, erabaki (spota)Urriaren 1ean, erabaki
Erreferendum, Katalunia, spota
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude