Aurrera Altsasu

Aurrera Altsasu –

Altsasuko gazte auziperatuen aldeko kantua argitaratu dute.

“Aurrera_Altsasu” Jon Maiaren hitzekin eta Pello Reparazen musikarekin egina da, eta abeslari zein bertsolari ugariren parte hartzea izan du: Eñaut Elorrieta, Miren Amuriza, Evaristo Paramos, Aiora Renteria, Enrique Villareal “El Drogas“, Julio Soto, JuanRa eta Fernando Sapo.

.

“AURRERA ALTSASU”

Ez bagenu izanen
dugu bizi griña
ez bagenu arnasik
jaio ez bagina

Ez bageunde kalean
azaldu ez balira
ez balitz borobila
munduko lur bira

Utziko bagenio
bat izateari
ez geundeke sekula
batera kantari

Neguak ernaldu du
haritzen herria
noiz loratu da horren
oparo urria

TXARRENARI ONENA
ATERA DIOZU
ZAURIETAN MUSU
EZEREZEAN ZU

MINARI AURPEGIA
GEZURRARI EGIA
AURRERA ALTSASU!

Bazkaleku berriak
behar du izuak
udaberriak erre
nahi dituen suak

Noiz arte luzatuko
litzateke gaba
goizero ez bagenu
zure besarkada

Utziko bagenio
bat izateari
ez geundeke sekula
batera kantari

Neguak ernaldu du
haritzen herria
noiz loratu da horren
oparo urria.

TXARRENARI ONENA
ATERA DIOZU
ZAURIETAN MUSU
EZEREZEAN ZU

MINARI AURPEGIA
GEZURRARI EGIA
A U R R E R A   A L T S A S U !

Aurrera Altsasu
altsasu, elkartasuna

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude