Aurore Martinen aldeko agiria (100 sinatzaile, Stephane Hessel tarteko)
Hainbat eragilek Aurore Martinen aldeko agiria kaleratu dute, Ipar Euskal Herriko hautetsi eta ordezkari ugariz gain, tartean dira Frantziar ospetsu batzuk ere: Stephan Hessel, José Bové, Olivier Besancenot…
Agiria:
MANIFESTUA
- Salbuespeneko legerien ezeztatzea Europan
- Gaur egun indarrean den Euroaginduen ezeztatzearentzat
- Aurore Martin-en askatasunarentzat
Paueko Dei Gorteak eta Kasazio Gorteak, espainiar agintariek Aurore Martinen kontra galdegin euroagindua onartu dute. Aurore Martin nortasun frantsesekoa da eta Batasuna erakunde independentista euskalduneko militante. Españako presondegietan 12 urteko presondegi zigorrerat kondenatua izateko arriskua du, gaur egun Españan legez kanpo bainan Frantzian legeztatua den Batasunako kide gisa adierazpen politikoak egiteagatik (bilkura, prentsaurreko edo hedabideetan).
Frantses estatuak, bere herritar bat Europako beste estatu baten esku, hau da, Españaren esku uztea onartu du, bere lurraldean legez kanpokoak ez diren ekimen batzuentzat, oinarrizko eskubidearen adierazle diren ekimen batzuentzat, hau da, adierazpen askatasuna, biltzeko askatasuna edo iritzi askatasuna. Are onartezinagoa da, Aurore Martinen españaratzea galdegiten duten legeriak salbuezpeneko legeriak direlarik eta nazioarteko hainbat eragilek, Espãnak, euskal militanteen kontra besteak beste erabiltzen dituen tortura kasuak onartu eta salatu dituztelarik (Human Rights Watch, Amnesty International, CPT…).
« Terrorismoaren kontrako borroka »ren aitzakiarekin, Frantses eta Español estatuek eta beren egitura judizialek, adierazpen politikoak kriminalizatzen dituzte. Errepresioa areagotzen dute, ezker abertzaleak Euskal Herriaren gatazkaren konponbide demokratiko, politiko eta baketsu baten alde urratsak emaiten dituelarik.
Aurore Martinen kontrako euroaginduaren aplikapenak, argi uzten du tresna honek errepresio politikorako duen erabilera. Bainan Aurore Martin ez da biktima bakarra. Nortasun españoleko militante ainitz dira sistematikoki español agintarien esku utziak direnak arrazoin berdinengatik. Hauen kasuan ere, adierazpen politikorako duten eskubide demokratikoa argi eta garbi urratzen da.
Bi estatuek herri honekiko duten oposizio politikoa estaltzeko darabilten jokoa salatzen dugu.
Euroaginduaren erabilpen desbideratua salatzen dugu, estatuek askatasunaren ukapenerako tresna gisa erabiltzen baitute. Aurore Martine-i aplikatzen zaio gaur. Bihar, Europar eremuko edozein militante politiko zein sindikali aplika diezaiokete.
Erakunde eta elkarte demokratiko guziak deitzen ditugu, aldarrikapen honen inguruan modu bateratuan mobiliza gaitezen.
- Hexagonoko lehen izenpetzaileak
Alfonsi François Europar diputatua – Berdeak Europe Ecologie
Amara Jean Claude Droits Devant! Taldeko bozeramailea
Barge Pierre AEDH – giza eskubideen defentsarako europar elkarteko lehendakaria
Bastid Jean Pierre Idazlea
Baudoin Patrick FIDHeko ohorezko lehendakaria, FIDHeko ekimen judizialaren taldeko koordinatzailea
Bectarte Clémence FIDHeko ekimen judizialaren taldeko koordinazio arduraduna
Benhotman Hafed Idazlea
Besancenot Olivier NPAko kidea
Boislaroussie Jean Jacques Alternatifs-eko bozeramailea
Boumédienne Alima Senataria – Berdeak
Bové José Europar diputatua – Berdeak Europe Ecologie
Braouezec Patrick Seine-Saint Denis-ko diputatua – Ezkertiar demokrata eta errepublikarra
Brignolle Jean Langile Kortsikarren Sindikatuaren idazkari orokorra
Cassan Patrick Parisko NPAko kidea
Cognèras Cyril Limoges-eko hautetsia – Les Alternatifs
Collin Phippe Confédération Paysanne-eko bozeramailea
Coupé Annick Union Syndicale Solidaire
Coutrit Thomas Attac France-eko lehendakarikidea
Crinon Monique Soziologo eta filosofoa, “beste mundu baterako iniziatiba” sareko lehendakaria
Dore Patricot UGTM – Martinikako langileen batasun orokorreko idazkari orokorra
Dreano Bernard Herritarren europar biltzarraren lehendakarikidea
Dubois Jean Pierre LDH – giza eskubideen ligako lehendakaria
Duflot Cecile Europe Ecologie Berdeak taldeko bozeramailea
Eyraud Jean Baptiste Elkarte militantea
Fanon Mendes France Mireille Fanon Mendes France fundazioko lehendakaria
Fattorini Gianfranco MRAP-eko lehendakarikidea, Nazio Batuen Erakundean ordezkaria
Gaillot Jacques Monseigneur Apeza
Goyetche Marie-Pierre Langike Kanakiar eta esploitatuen batasun sindikalaren lehendakaria USTKE
Grèze Catherine Europar diputatua – Berdeak Europe Ecologie
Haoas Rock USTKE – Kanakiako langile eta ustiatuen batasun sindikala
Herribey Jean-Marie Bordaleko unibertsitaria, Attac France-eko lehendakari ohia
Hessel Stephane Idazle eta jurista
Jacquard Albert Idazlea
Kerfi Mina USTKE – Kanakiako langile eta ustiatuen batasun sindikala
Leclerc Henri LDHeko ohorezko lehendakaria
Lemonnier Corentin SLB – Bretañako langileen sindikatua
Lesage de la Haye Jacques Idazle psikoanalista
Lespade Jean-Marc Tarnos-eko auzapeza
Maelman Pascale Frantziako abokatuen sindikalaren lehendakaria – SAF
Mahieux Christian Union Syndicale Solidaire
Mamère Noel Diputatua – Berdeak
Martin Myriam NPAko bozeramailea
Massiah Gustave Ekonomialaria, CEDETIM-eko sortzaileetakoa, ATTAC-eko kontseilu zientifikoko kidea
Mathieu Xavier CGTeko ordezkari ohia Continal “CONTI” enpresan
Menenger Nadia Kazetari idazlea
Mosconi Alain Garraio kortsikarren en arduradun nazionala – STC
Poupin Christine NPAko bozeramailea
Quirante Gael NPAko batzorde exekutiboko kidea
Rajfus Maurice Historialaria
Soboul Edith Alternative Libertaire-eko idazkari federala
Stora Benjamin Historialaria
Taelman Pascale SAF – Frantziako abokatuen sindikatuko lehendakaria
Talamoni Jean Guy Kortsikako biltzarreko hautetsia, Corisa Libera taldeko lehendakaria
Tubiana Michel LDH-eko ohorezko lehendakaria
Urtubio Lucio Idazlea
Warenghen Gérard Partenia 2000-ko lehendakaria
- Euskal Herriko lehen izenpetzaileak
Abeberry Koko CDDHPB – Euskal Herriko giza eskubideen defentsarako komiteko lehendakarikidea
Agirre Joxean Soziologoa
Alcibar Mickael ABko kidea
Bardet Cathy Solidaire Pays Basque
Berger Michel CDDHPB – Euskal Herriko giza eskubideen defentsarako komiteko lehendakarikidea
Berhocoirigoien Michel Laboraria
Bessonart Christine Senpereko auzapeza
Bilbao Lorea Bilboko abokatua, TAT – torturaren aurkako taldeko kidea
Bisauta Martine Baionako hautetsia
Blanco Aitziber Lokarriko zuzendaritzako kidea
Bortayrou Jakes ABko idazkaritzako kidea
Carrasquedo Pedro CGT kultura saileko bulego nazionaleko kidea
Castaings Jean Kontseilari orokorra, Pirinio Atlantikoetako kontseilu orokorreko lehendakari ordea 2008tik 2011ra – UMP
Catalogne Txomin Segi
Cazalli Christelle Hendaiako hautetsia – PC – alderdi komunistako kidea
Cellan Claire CFDT osasungintza Euskal Herriko idazkari orokorra
Charpentier Francis Solidaire Pays Basque
Daguerre Dominika Oldartu Kolektiboa
Déprez Christophe LDH Euskal Herriko lehendakaria
Deruy Claire Attac Euskal Herriko lehendakaria
Dubardieux Yvette Donibane Lohitzuneko hautetsia – PC Alderdi komunistako kidea
Ducarre Hélène CIMADE Euskal Herriko lehendakaria
Dufau Peio CGT treinbideetako Baionako idazkari ordea
Elixerri Amaia Segi
Escenaro Kotte Kontseilari orokorra, Pirinio Atlantikoko kontseilu orokorreko lehendakari ordea – PS
Esnal Amaia Amnistiaren aldeko mugimenduko kidea
Etchegarray Jean René Baionako axuanta – Modem
Etcheverry Ainchart Peio Donibane Lohitzuneko hautetsia – AB
Fagoaga Jean Anai Artearen sortzaileetarikoa
Fontang Amaia LABeko kidea
Funosas Anaiz Askatasunako bozeramailea
Garat Frantxoa Apeza
Gramont Marie Claire Etxerat elkarteko lehendakaria (euskal preso politikoen familien elkartea)
Hardouin Laurence CIMADE Euskal Herriko bozeramailea
Iriart Alain Kontseilari orokorra eta Hiriburuko auzapeza – AB
Iriondo Edurne Behatokiko kidea
Kherig Chantal Hendaiako hautetsia – PC alderdi komunistako kide
Larralde Xabi Batasunako bozeramailea
Larrieu Claude NPAko kidea
Larzabal Battitta Anai Arteako idazkaria
Lefort Anny LDH Euskal Herriko kidea
Lefort Jean François Batasunako kidea
Leizegezahar Alice Eskualdeko kontseilaria – Berdeak
Martin Emilie Askatasuna
Mejias Ainhoa Behatokiko kidea
Mintegi Laura Idazlea
Mouesca Gabi OIPko lehendakari oiha
Noqueret Pierre Oldartu Kolektiboa
Oillarburu Patxi Euskaldun Gazteria – MRJC
Otamendi Martxelo Berria egunkariko zuzendaria
Oxandabartz Luxi Gamarteko hautetsia
Pernaud Francis Interco 64 CNT
Prieto Geronimo Prud’hommes-etako aholkularia – LAB
Rouget Didier Zuzenbidean doktoratua, Behatokiko kidea
Soria Juanje Intsumisioaren mugimenduko kidea
Soudre Jean Claude Baionako hautetsia – Parti de Gauche, Ezkerreko alderdiko kidea
Urizar Iratxe Bilboko abokatua, Behatokiko kidea