Arrotxapea eta Azpilagaña berriz ere euskarazko eskaintzarik gabe.

 

Iruñeko Udaleko Euskararen Ordenantzaren 26. artikuluak hauxe dio: “Haur Eskolak hedatzeko plan orokorraren barruan, euskarazko haur irakaskuntzarako eskaerak aintzat hartuko dira, ahal den modurik hoberenean bermatuz gurasoek euren seme-alabendako hizkuntz eredua hautatzeko duten eskubidea”.

Noiz arte arituko da Iruñeko Udala indarrean dauden arauak eta jendearen borondatea mespretxatzen?

 

ARROTXAPEA ETA AZPILAGAÑA, BERRIZ ERE EUSKARAZKO ESKAINTZARIK GABE.

Administrazioan Euskaraz taldeak Iruñeko Udala kritikatu nahi du, Haur Eskoletan daraman jokabideagatik.

Hello Rochapea eta Hello Azpilagaña Haur Eskolen kudeaketa berriz atera du lehiaketa publikora Iruñeko Udalak. 2012ko uztailaren 31ra arteko lana izanen dituzte enpresa berriek, 2 urte gehiagoz luzatzeko aukerarekin. Orain arte Alvagua enpresa arduratu da bi haur eskola horien kudeaketaz. Eskaintzen duten eredua hauxe da: Gaztelaniaz, ingelesezko jarduerekin.

2003ko urtarrilean 2.689 sinadura aurkeztu ziren Iruñeko Udalean Arrotxapeako Haur Eskola hori euskaraz izan zedin. Urte hartan Iruñean egindako galdeketaren arabera, euskarazko eskaera % 63koa zen, auzoan aukera edukiz gero. 2004ko otsailean indarrean dagoen eredua eta pribatizazioa onartu zituen Iruñeko Udalak.

2007ko maiatzean 2.197 sinadura aurkeztu ziren Iruñeko Udalean euskarazko haur eskola kopuru nahikoa eskatzeko, Azpilagañako Haur Eskola ireki behar zutenean. Alferrik izan zen.

Iruñeko Udaleko Euskararen Ordenantzaren 26. artikuluak hauxe dio: “Haur Eskolak hedatzeko plan orokorraren barruan, euskarazko haur irakaskuntzarako eskaerak aintzat hartuko dira, ahal den modurik hoberenean bermatuz gurasoek euren seme-alabendako hizkuntz eredua hautatzeko duten eskubidea”.

Noiz arte arituko da Iruñeko Udala indarrean dauden arauak eta jendearen borondatea mespretxatzen?

ADMINISTRAZIOAN EUSKARAZ TALDEA.

Ordezkaria: Jose Miguel Betelu Ziganda.

Arrotxapea, Azpilagaña., euskara, Haur Eskolak
Joseba Otano

Administrazioan Euskaraz Taldea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude