Arnaldo Otegiren horma-irudia egin dute Belfasten

Arnaldo Otegiren horma-irudia egin dute Belfasten Belfasteko Falls Road-eko hormek protagonista berria dute. Irlandar errepublikarren kale sinbolikoan Arnaldo Otegiren askatasun eskeko horma-irudia estreinatu dute. Sinn Feineko kideek erakutsi dute arte lan aldarrikatzailea. “Otegiren eta 700 preso politikoen askatasuna” eskatzen da.

2008ko abuztuan espetxetik irten eta gero Elgoibarren harrera egin zioteneko argazkian inspiratu dira. Bertan, Arnaldo Otegi mikrofono baten aurrean agertzen da, irribartsu, eta ezker ukabila altxata. “Bateragune Auzia” delakoaren ondorioz, lau urte egin ditu Otegik kartzelan, Sonia Jacinto, Rafa Diez, Miren Zabaleta eta Arkaitz Rodriguezekin batera.

Larunbatarekin ehunka lagun irten dira kalera Elgoibarren, Otegik “lau urte bahituta” daramatzala salatu eta askatasuna eskatzeko.

Twitterren Bilboko eta Espainiako TT izan da #Bateragune4Urte etiketa.

Arnaldo Otegiren horma-irudia egin dute BelfastenĀ