Hawaii Pipe Masters, azken geltokia (Aritz Aranburu)

aritz aranburu

Aritz Aranburu Slater-ren aurka arituko da lehen txandan

Urteko erakustaldi handiena ematera behartuta dago onenen artean jarraitu nahi badu

 

Olatuaren aparrean egotea ez da erraza, are gutxiago surf munduaren gorenean egotea; baina Aritz Aranburuk ez du ametsetik esnatu nahi. Horretarako denboraldiko posturik onena lortu beharko du Banzai Pipeline olatu aski famatuan, Hawaii-eko kostaldean. Hasierako txandan Kelly Slater Floridarra izango du aurrean, WCT-ko hirugarren sailkatua eta txapelduna izateko aukerak dituena. Irabaziz gero, zarauztarra 3. kanporaldira pasako litzateke.

Aritz Aranburu 26 postuan sailkaturik dago WCT-ko sailkapen nagusian, 14.250 punturekin. Hala ere, hurrengo urtean 22 hoberenak jarraituko dute goi-mailako surf txapelketan eta euskaldunak 8.000 puntu batu beharko ditu gutxienez 22. postuan dagoen Sebastian Zietz hawaiiarra garaitzeko; hots, gutxienez bigarren bukatzea. Pipeline-ko olatu boteretsu eta sarkorra ondo datorkio Aritz Aranburu beraren surf estilorako, olatuen barnean sartzea laket duelako. Hala ere, miraria izango litzateke onen artean sartzea Medina, Slater eta Fanning lehia bizian arituko direlako koroaren bila.

Zirraraz beteriko olatuak

Portugaleko proban, Mick Fanning estatubatuarrak faborito nagusien porrotaz baliaturik garaipena lortu eta txapelketa gori-gori jarri zuen. Orain, denboraldiko azken proban, hiru surflariak – Medina, Slater eta Fanning – surf mailako txapelketarik garrantzitsuena irabazteko parada izango dute. Gabriel Medina da rankingeko liderra 56.500 punturekin, atzean Fanning (53.100 puntu) eta Slater (50.500 puntu) dituelarik. Azken hau – 11 aldiz munduko txapeldun – ez etortzear egon zen lesio batengatik; baina garaiz sendatu da.

Medina aski zaio bigarren geratzearekin txapeldun izateko. Kelly Slater-ek, aldiz, mirari bat behar du 12. koroa eskuratzeko: Median 13. edo beherago gelditzea eta berak irabaztea Hawaii-n.

Hondarribitarra, berri emaile eta irakurle amorratua. Igo zaiztez bizitzaren olatura.

2 pentsamendu “Hawaii Pipe Masters, azken geltokia (Aritz Aranburu)”-ri buruz

  • Ieup! Aupa Xabi!!
    Pozten nauk surfataz euskaraz hitzegiteko aukera hemen plazaratuko dekelako, jende euskaldun asko baitziok olatutan ibiltzen dekena. Apuuntetxo bat, Aritz Fanning eta wildcard baten aurka arituko dek bere txandan. Zaila zekak, oso, baino beno, batek daki, who knows… Bihartik aurrea ikusiko deu. Azken puntu bat; euskal surfistei surfari buruzko edukak euskaraz helarazteko zabaldu hemen ezarritako mezuak surfeko foro orotabn, sare sozialetan… hartaraka akaso jendia animatuko litzateke munud honen berri EUSKARAZ, normaltasun osoz idazteko. Aupa ZUZEU ta hi eorri!

  • Hemen txanda guztiak, Trialen ondorengoak, nahi det esan.:
    Manga 1: Joel Parkinson (AUS), Julian Wilson (AUS), Glenn Hall (IRL)
    Manga 2: Michel Bourez (PYF), Sebastian Zietz (HAW), Raoni Monteiro (BRA)
    Manga 3: John John Florence (HAW), Matt Wilkinson (AUS), Mitch Coleborn (AUS)
    Manga 4: Kelly Slater (USA), Adam Melling (AUS), Dusty Payne (HAW)
    Manga 5: Mick Fanning (AUS), Aritz Aranburu (ESP), wildard
    Manga 6: Gabriel Medina (BRA), Dion Atkinson (AUS), wildcard
    Manga 7: Jordy Smith (ZAF), Jadson Andre (BRA), Jeremy Flores (FRA)
    Manga 8: Kolohe Andino (USA), Freddy Patacchia Jr. (HAW), Travis Logie (ZAF)
    Manga 9: Josh Kerr (AUS), Kai Otton (AUS), Brett Simpson (USA)
    Manga 10: Owen Wright (AUS), Adrian Buchan (AUS), Mitch Crews (AUS)
    Manga 11: Nat Young (USA), Filipe Toledo (BRA), Alejo Muniz (BRA)
    Manga 12: Bede Durbidge (AUS), Miguel Pupo (BRA), Tiago Pires (PRT)