2015ean irakurriko ditugun 11 titular

irakurriko

Bidean da urte berria, eta horrekin batera, hasi naiz 2015ak ekarriko dizkigun titularrak usaintzen. Hona irakurriko diren 11:

1. Odon Elorza eta bere ilobak Gipuzkoa Plazako ikurrina lapurtu dute

2. Mikel Pagadi izango da Cuarto Milenioko Community Manager berria

3. Martxelo Otamendik @aranagoiri dela aitortu du

4. Pello Urzelaik dimititu egin du albistea jakitean

5. Ilaski Serranoren mikroipuin bildumak irabazi du Euskadi Saria

6. Kepa Junkerak bizirik jarraitzen duela ziurtatu dute

7. Pako Aristik bere burua hedabide izendatu du diru-laguntzak jaso ahal izateko

8. Hasier Arraizek Sortuko presidente jarraituko du “Otegiren antz gehien duena delako”

9. Bakearen Nobel Saria jaso du Jaurlaritzak AHTari emandako laguntzagatik 

10. Anne Igarteburu, Emma Garcia eta Sobera berreskuratzeko aurrekontuaren erdia erabili du EiTBk

11. Ikasle Estatalistek boikota salatu dute ZuZeuk, Argiak, Sustatuk eta Berriak euren etxebizitzan egindako independentziaren erreferendumaz ez dutelako informatu.

Kristalezko bolari begira igarotzen ditut goizak eta arratsak. Eta gauez ezin dut lorik egin.