Errekaleor, argi izpiak iluntasunean

Errekaleor, argi izpiak iluntasunean

Errekaleor auzoak crowdfunding kanpaina bat abiatu zuen Gasteizko Udalak aginduta Iberdrolak argindarra eten ostean, energetikoki burujabe izateko helburuarekin.

Coopfunding.net plataforman abiatu zuten 100.000 euro batzeko kanpaina, eta berau bukatzeko hiru egun baino falta ez diren honetan, helmugatik 5.000 eurotara daude. Beraz, egitasmoaren alde 50 euro jartzeko prest dauden 100 lagun falta dituzte oraindik, helburua lortzeko. Beste gizarte eredu bat posible dela uste duzunetakoa bazara, uztailaren 22ra arte duzu laguntzeko aukera.

.

Energia burujabetza

Laguntza eskatzearekin batera, batutako diruarekin zer egingo duen azaldu du Errekaleorrek:

“Helburu bakartzat hazkunde ekonomikoa duen sisteman sartuak gaude. Eta honek, energia kontsumo etengabea eskatzen du. Erregai fosilak ustiatzeari utzi ezin diogun bitartean, petrolio konbentzionala bere produkzioaren gorengo mailara iritsi da. Ikatz eta gasaren kontsumo gailurra hamarkada gutxi barru iritsiko da. Uranioarena ere bai. Lurrazalaren muga fisiko eta biologikoetara hurbiltzen ari gara, mundo mailako ekosistema suntsituz, zeinaren adierazle nagusia aldaketa klimatikoa den. Krisi honek sintoma eta izen ezberdinak ditu (energetikoa, ekologikoa, giza arlokoa, zainketa krisia…) baina gaixotasuna beti da bera: kapitalismoa.

Errekaleor, argi izpiak iluntasuneanErrekaleorren beste bizi eredu baten alde egiten dugu lan. Erabili eta botatzeko ohiturak barneraturik ditugun munduan, autogestioaren izenean, ez diogu gure auzoa biziberritze eta eraikitzeari utzi. Burujabetza energetikorantz garamatzan bidea zabaltzeko ordua heldu da. Izan ere, Errekaleorren eguzkiak beti argitzen gaitu! Gure helburua lortzeko 550 eguzki plaka inguru jarri nahi ditugu auzoko 150 biztanleren beharrak asetzeko, gure baliabide komunak indartzen ditugun bitartean.

Modu komunitario batean egingo dugu, horrekin esan nahi dugu, Errekaleor Bizirik proiektuko parte garen guztiontzat kolektiboa izango dela instalazioa, etxebizitza bloke bakoitzean instalazio indibidualak jarri beharrean. Gure apustua eguzki plakak jarriko diren lekua zentralizatzea da. Zentraltxo bat edukiko genuke energia produkzio eta kontsumoa kontrolatzeko, eta hortik, produzituriko energia banatuko genuke. Honekin, Euskal Herri mailan energetikoki isolaturiko espazio handiena izatea lortuko genuke. Auzo berriztagarria nahi dugu. Aldaketa ereduan sinesten dugu. Lagunduko diguzu gure ametsak betetzen?”.

LAGUNTZA EMAN

Errekaleor, argi izpiak iluntasunean