Araba Euskaditik kanpo amesten zuen alderdia
1989 urtean jaio zen Unidad Alavesa alderdi politikoa, PPtik banatuta. Sustraiak, ordea, historian atzera eginez aurkitu behar dira, Gasteizen gutxienez XIX. mendetik existitu izan den ildo baten jarraitzailea baita. Unidad Alavesaren dotrinaren zutabeak aipatzea nahikoa da alderdia noren oinordekoa den jakiteko: Araba ez da Euskadi, euskera ez da Arabako hizkuntza, Arabak Foru Erkidego bat behar du izan. Edo, beste modu batera esanda: abertzaleek Araba kolonizatu egin dute, herritarren borondatearen aurka. Horregatik aukeratu omen zuten Gasteiz Eusko Jaurlaritzaren egoitza izateko. Besteak beste, 1936ko altxamendu kolpista ospatu zuten arabarrak ez lirateke arrotz sentituko Unidad Alavesaren barnean.
Arabako urtegiek Bizkaiko bizilagunei eskaintzen dien urari egiten dio erreferentzia kartelak.
Pablo Mosquera eta Enriqueta Benito politikariek gidatu zuten UA urte luzez, 2005 urtean desegin ziren arte. Axolagabetasun orokorraren erdian (eta barneko interes gatazkak eraginda) utzi zuten bazterrean haien diskurtso foralista. Ordurako arrakastaren zaporea dastatua zuten: Gasteizko Udalean ordezkaritza zabala izateaz gain, desagerrarazi nahi zuten Eusko Legebiltzarrean sei ordezkari lortu zituzten 1994 urtean. Alderdiaren emaitza harrigarriek bazuten bere azalpena, alde anitzekoa, baina diskurtso demagogikoaren zoru gainean eraikia. Vitoriano konplexua, Bilbo eta Donostiaren aldean hiri txiki eta apal bat izatearena, eliztiar eta militarrez josia. Ez zegoen Gasteizen iraultza industrialaren harrotasunik ezta turisten glamourrik ere, burgesia geldoa eta nekazaritza erreferentzia baizik.
Zertan bilakatu zen konplexua? Bilborekiko etsaitasunean eta inbidian. “Onena beti Bilborentzat, eta gu zer?”. Unidad Alavesak arrazoibide biktimista horri heldu zion, agian hein batean ulertzekoa, baina modu zikinean erabilia. Helburua Araba espainiarra eta ez euskalduna izatea izanik, abertzaleak nagusi ziren lurraldeetako gizon-emakumeak nola edo ahala mespretxatzea zuten zio. UAren leloek ez zuten zalantzarako lekurik uzten: “vasquitos y neskitas sólo los de Goya (gozotegia)“. Euskadik ez omen zion eutsiko Arabari gabe: “Con tan solo dos patas, no hay mesa que se sostenga”. Vitoriano de toda la vida omen diren askok, edadetuak batez ere, euskal duen orori dioten nazka muinean. Olentzero bezalako sinboloa ere ez zen UAren abertzaletasunaren aurkako alavesismotik libratu, UAren pankartetan ikusten den legez.
Arabako foru polizia Olentzerori segika, ohituren “kolonizazioa” salatuz.
Arabako foralisten baliokidea aurkitzerako orduan ez dago urrutira joan beharrik, Nafarroara baizik. “Álava como Navarra“, aldarrikatzen zuten Mosquerak eta enparauek. Ezaguna zaigu Unión del Pueblo Navarrok euskaldunekiko zabaldu duen gutxiespenezko jarrera, gaur arte heldu dena. Argi esanda: Unidad Alavesak berdina egin nahi zuen Arabarekin; euskal kutsu oro uxatu, arrotz sentiarazi. Diktaduraren eta hiriko gehiengo sozial kontserbadore eta espainiarzalearen mehatxupean Gasteizen euskararen eta kulturaren berpizkundean lan egiten ari zirenen arerioa zen Unidad Alavesa.
Euskadik independentziaren bidea hartuz gero, el de Arzallus zioten bezala, Nafarroako Foru Hobekuntzatik kopiatutako Autonomia Estatutua proposatu ere egin zuten. 2002 urteaz ari gara, ez 80ko hamarkadaz. Nafarroarekin kointzidentziarik ez, UPNren imitazioa zen alderdi foralista arabarra. Hain da horrela, UA zatikatzear zenean Unión del Pueblo Alavés (UPA) izena erresgistratu zutela alderdi politiko gisa.
——————————-
Oihan Txabarrik (@oihantxabarri) Unidad Alavesaren irudi bat gehiago ekarri digu. Museko karten atzealden zegoen marrazkia.
Harrigarra da pentsatzea, esate baterako, Patxi Martinez de Marigorta ere alderdi horretan ibili zela. Nor den Patxi Marigorta? Lopezen gobernuarekin administrazioan euskararen erabilera normaltzeko arduradun ohia eta euskaldun berri zintzo askoa. Dimisioa eman zuen berak ere azkenean Blanca Urgell eta Lourdes Auzmendiren departamentuan.
Tira, Patxiren ibilbidea bitxia da, bai, Euskadiko Ezkerratik Unidad Alavesara eta gero PSOEra. Beti poltrona gorde du, baina zur eta lur geratu nintzen HPSan dimisioa eman zuela jakin nuenean: Patxi dimititzen!! Baietz hurrengo hauteskundeak irabazten duenaren ondora gerturatu, edozein izanda ere!
Hala ere UAn bazen beste kamaleon ilustre bat: Anton Saenz de Santamaria.
Herri Batasuneko militante izatetik, UAra, eta hortik Gobernu espaiñolaren Arabako ordezkaria izatera PPrekin!!
A ze garaiak!
Ostia! Anton Saez de Santamariaren kontu horrekin flipatuta untzi nauzu. Banenkien interesen arabera mugitzen diren txaketeroak badirela leku guztietan, baino holakorik… Ze sinesgarritasun dauka horrelako tipo batek?
UAk egin zuen aportaziorik handiena hemen azaltzen diren komikiak dira, marketing politikoan maisu-lanak (benetan, zuei oso frikiak irudituko zaizkizue, baina Araban (bereziki Gasteizen)oso zabaldua dagoen iritzi bat islatzen dute).
Gainera sentimendu hori (“patateroak” mexprezatuta bizi garela, gure dirua beste lurraldeetara eramaten dutela -Bizkaira eta Gipuzkoara, ez zaigu ejerzitorako ala erregerako Espainiak eramaten dirua axola-), sentimendu hori, diot, oso transbersala da. Hau da: ezagutzen dut ezker abertzaleko jendea beti kexaka bizi dena (Bilbon hau, Bilbon bestea…) Athletic-i Alavesari baino denbora gehiago ematen diote ETBn! Nire lagun batekin egoten naizen bakoitzean, beti, “bitxi”ren bat botatzen du honi buruz, askotan pentsatu dut obsesiboa dela, baina obsesio hau pentsatzen duzuena baino askoz ere zabalduago dago.
Horixe izan zen UAren arrakasta politikoa, ideia hauek (ez komikietan agertzen diren bezala, baina bai “anti-Bilbotarrismoa” zabaltzea gizartean, españolismotik haratago.
Unidad Alavesa, guztion bihotzean egongo zara betirako. Ez zaitut ahaztuko, zure komikiengatik (UAren panfletoa heltzeko irrikitan egoten nintzen hauteskundeetan, liluragarriak iruditzen zaizkit), zure propaganda politikoagatik (ikutu Kitch horrekin), Enriqueta Benito (alias “Keta”) ezagutzeko aukera emateagatik, Pablo Mosqueraren, “Galiziako arabarra”, mitinengatik, zuen karamelo goxoengatik, “Euskera voluntario” paper disdiratsuan inprimatutako pegatengatik (ondoren “castellano voluntario” pegatekin estaliak), zuen diseinatzaile grafikoagatik (Sorturen logoa egin zuen berbera izango da, seguraski)…
Beraz, ez dizuet errepikatuko, Bilbainos: itzuliguzue gure ura, Giputxis: sartu ezazue zuen olenchero hori nahi duzuen tokitik Mondragonekoak: erosketak egitera etorri ahal zarete. Eta jakin ezazue, nire lagunak sutsuki defendatzen duen bezala, Alavesa Athletic baino askoz ere talde handiagoa dela.
Portzierto, “Keta”ri alderdia desegin zenean, alderdiarenak ziren eurotxo batzuk geratu zitzaizkion bere etxeko kaxoi batean, ahaztuta. Ez dakit zertan bukatu zuen gaia… http://arabatik.wordpress.com/2006/07/17/di-que-no-es-verdad-dona-enriqueta/
Oso interesgarria Arabarrak ez garenontzat. Baina kontuz, justo Nafarrok sufritzen dugun konplexura (EAErekiko )joan zara bete-betean: Olentzero Nafarrra da, ez da “euskadikoa”‘, Bascones, vasco..hitzak bezala.. Hala ere, Eskerrik asko Arabarren sentimendu hori hain ondo azaltzeagatik..:)
A ze desastrea! Ironiaz ari nintzela ongi ulertzen zela uste nuen!!!!
Lasai, ondo ulertzen zen hori..:))
Joer Iñaki, altxorra artikulua.
Euskaditik kanpo? Zer nahaste borraste… Araba Nabarra da. Ezin gara Espainako autonomismoaren barne erori. Araba España dela esatea edo C.A.V versus Euskadi gauza bera da. Gure pentsamendua Estatuarena izan behar da. Galdera hauxe izan behar da: Baita Araba, Bizkaia, Errioxa, Gipuzkoa, Bureba, Aragoi goikua, Kantauria, Nafarroa erresidualea noiz erreskuratuko duten beren jatorrizko Estatua? Goian, Frantziarekin gauza bera. Euskal Herria da gura herria, Nabarra gure Estatua. Euskaldunon Estatua Nabarra da.
Kar, kar kar.
Banekien ezer ulertzen ez duen norbait agertuko zela.
Infanzoia, ez zaitut mindu nahi, baina irakurri duzu artikulua? Hitzen esanahia ezagutzen al duzu? Utzi zure obsesioa, mesedez, batzuetan ez daukate zerikusirik gaiarekin eta erridikulua egiten duzu…
Eta hauxe benetan esaten dizut, ironiarik gabe, idatzi baino lehen irakurri!
Kar, kar, kar!!
Darta, zuk ere ez duzu Infanzoiaren mezua ongi ulertu. Kontua da Infanzoia UAren alde dagoelako mindu dela zure artikuluarekin. “Alava como Navarra” hori gustatu egin zaio. Berak amesten du EAEko probintziak bana-banan separatu eta Nafarroarekin elkartzearekin, eta UA bide horretan ikusten du.
Aiiii… Darta. Infanzoiaren seriotasuna horrela zalantzan jartzea ere!!
Zarta,artikulu bikaina Larrañagarena da, ez nuke besteen meritua eraman nahi!
Bestetik Infanzoik berak eman digu lekziorik onena, pixka bat beherago, zera esan du: “Zuk galdetu nahi duzuna….nik nahi dudana erantzungo dizut” kar, kar. Nafarrokao “gaia” sartuta, zergatik ez dugu berri honetan ere hitz egiten “IruñaveleiaIparzaleakBorrokaarmatuarenbeharraKaikuesnea”z?
(Inor ez dadila mindu, txantxetan doa eta)
“Zuk galdetu nahi duzuna….nik nahi dudana erantzungo dizut”. Oso erreza da.
Nik aitortu behar dut Araba nahiko “marginatuta” uzten dudala. Arrazoia dute EAEn eta ETBn behintzat, Bizkaia eta Gipuzkoari kasu gehio egiten zaiela, hare gehiago, esango nuke ETBn Nafarroa bera (orain ETB ikusten ez duena)gehiagotan azaltzen dela orokorrean (EJren inguruko gaiak alde batera utzita)…
Egia da ere…hará iristean pasaia ere aldatzen dela! jajajaj..
Aupa Araba!
Tira, arabar peto-petoa nauzu, baina ezin dut ahaztu Arabak 300.000 biztanle baino ez duela.
Gorroto ditut euskal lurraldeen arteko liskarrak pizten dituzten jokamolde interesatuak (askotan Vocento taldeko berripaperek hauspotuak), baina gauzak diren moduan: ezjakintasun eta estereotipo gehiegi dabil bazterretan Arabari buruz, baita “probintzia senideetako” euskaldunen artean ere.
Bitxia iruditzen zait Obanoseko infanzoiaren planteamendua (Nabarraldekoa bera, bide batez): ez du “Zazpiak Bat”-en sinisten, Erdi Aroko Nabarran baizik (bai, hola, idatzita, gainera, erdaraz; zergatik ez duzu “Nafarroa” esaten, motel?). Erdi Aroko mentalitate horren arabera, euskal estatuak Burgos, Aragoi, Landak, Bearn, Foix eta Euskal Herriarekin zer ikusirik ez duten lurraldeak ere izan behar ditu, lurralde espainolak eta frantsesak. Guztiz desegokia iruditzen zait. Euskal Herria Araba, Gipuzkoa, Bizkaia, Nafarroa Garaia, BaxeNafarroa eta Zuberoaz osaturik dago, entziklopediak besterik ez dira begiratu behar!!
Erderaz izango balitz Navarra izango zen. Euskaraz, Nabarra da. Nabarra termino juridiko-politiko bezala Nafarroa baino askoz lehenago da, baita hitzez baita idatziz. Baina beno, gure Estatuari Nabarra, Nafarroa edo Naparroa deitzea, ez da hori izango inportanteena. Aipatzen duzu entziklopediak begiratzea…. Nork egin dituzte entziklopedia horiek? “EHrekin zer ikusirik ez duten lurraldeak….”: Inperialismoaren hitz edarrak, bai. Ta gainera, indijenaren ahotzatik ateratak. Etsaiaren logikatik atera behar gara lehen baino lehen. Badago lana, hori irakurri ez gero!
Euskal Herriak zazpi lurralde ditu, hori Axularrek berak aipatzen zuen XVII. mendean: “Zeren anitz moldez eta diferenteki mintzatzen baitira Euskal Herrian: Nafarroa Garaian, Nafarroa beherean, Zuberoan, Lapurdin, Bizkaian, Gipuzkoan, Alaba-herrian eta bertze anitz lekutan”. Euskaltzaindiak 2004. urtean euskara baturako emandako 139. arauan zehazten du: “Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa (Garaia eta Beherea) eta Zuberoa batera izendatzeko erabil bedi Euskal Herria izena”. Interesgarria ere Wikipedian bilatzea zer den Euskal Herria (bilatu ezazu, euskaraz gain hamaika hizkuntzetan duzu azalpena). Jakina, Axular, Euskaltzaindia, Wikipedia, denak inperialistak dira, “inperialismoaren hitz ederrak dituzte”… Ai ama, ezjakin eta ikasgabe izatetik besterik ez dira ulertzen Nabarraldeko kideen hankasartzeak…
Joño! Orduan, “Bagare” kanta ere espainolismo /frantximantasuna zikinena zabaltzeko asmoz egin zuen Gontzal Mendibilek, nabarro jator eta petoen artean zatiketaren iraka gaiztoa ereiteko edo. Hemendik aurrera aldatu beharko, beraz. “Nabaaaarran bagareee, Nabarran baageraaa, Nabarran bagiireeee, ta Nabarran bagaraaaa, baita ere Nabarran ta Nabarran…”
Axularrek aipatzen zuen, aipatzen… Santxo Haundiak EGIN zuen. Zoritxarrez Axular, Euslaltzaindia, entziklopedia egileak, zu ta nik, inperialismoaren egoera barnean bizi ziren ta bizi gara, okupazioaren menpe. Ez al zara oraindik konturatu?
Ez al zara zu konturatu Erdi Aroko mentalitatea duzula? XXI. mendean bizi gara, motel, esnatu.
Zuk badakizu Euskal Herria zer den? Nik bai: Betiko Zazpiak Bat.
Azkenean egia izango da Nabarraldekoek bat egin duzuela UPNkoekin: Euskal Herrian ez duzuela sinisten. Irakurri Joxe Mari Esparzaren azken liburua (Mapas para una Nacion”) eta jabetuko zara zein den Euskal Herriko mapa eta zeintzuk diren gure mugak.
Portzierto, nire bizilagunak bandera bat dauka balkoian, “Euskal Presoak Etxera” diona, E.H-ko mapa batekin. Igual esan beharko diot mapa hori gaizki dagoela eta Nabarra osoarena jartzeko?
Ez duzue infanzoia ulertzen, batez ere infanzoiak azalpenk erdizka ematen dituelako. Hara infanzoiaren eta nabarraldekoen ustea: hasieran dena zen Nafarroa (Nabarra deritzo), lurralde bakarra. Zer ziren, bada, Gipuzkoa, Zuberoa…? Lurraldeak ez, gehienez jota eskualdeak. Gero etsai zaharrak iritsi ziren, inperialistak eta faxistak. Koskisten ondorengo egoerak, aldaketak eta abarrak, beraz, etsaiak inposaturikoak dira, zortzi mendetik hona Kostaldeko Nafarroan eta bost mendetik hona Barne Nafarroan, eta inposaturikoak direnez, ez dira onartu behar: “Euskal Herria” etsaiak Nafarroari emandako izena da, “zazpi lurraldeak” etsaiak Nafarroa zatikatzeko asmakizuna… Beste modu batez esanda: konkistetatik edozein gauza biziaturik dago, arbuiatu behar da. Salbuespena dago, ordea: etsaiak sorturiko egoera soziolinguistikoa onar daiteke Nafarroak independentzia berreskuratu arte; horregatik, erdara lotsarik gabe erabil daiteke, baita teoria honen inguruan koskistatik igaro urteak adina liburu idazteko ere, denak erdaraz.
Egia esan, jende honen esanak entzuten ditudan bakoitzean burura Monty Pythonak etortzen zaizkidanez, galdera egin nahi diot infanzoiari:
Infazoi hori, eta nork aukeratu zuen errege Santxo Handia?
P.S.: tamalez, etsaiaren egoera soziolinguistikoa onartzea ez da nabarraldekoen kontu bakarra, noski. Ezker Abertzaleak ere du konplexu handirik erdara “gauza garrantzitsuetarako” lehenesteko, eta EAJz hobe ez hitz egitea.
Euskal Herria ez da etsaiak eman duten izena Nabar Estatuari. Euskal Herria sujetoa da. “Herria” hitza azaltzen denean, sujetoa da, beti. Herria da sujetoa. Euskal Herria edo nabar herria esatea gauza bera esaten dugu. Nabarraldekin obsesionatuta zaudelako hobea izango litzateke haiekin kontsultatu zuren kexkak ta zalantzak.
Ni ez nago “obsesionatuta” nabarraldekoekin, baina oso astunak dira, oso-oso astunak. Edozein bazkaloste zapuzteko trebetasuna daukate, edo mendi-martxa, Amaiur gora eta Amaiur behera, Santxo Handia, Agramontarrak, Fernando Katolikoaren burla faltsua… Eta, noski, ideia psikopatak etortzen zaizkizu burura, hurrengoa amildegitik behera txapas hori bultzatzea edo.
Nabarraldena ta “obsesioa” izarpezelai-ri dedikatuaz zen, ez zuri, Gonzalo.
Ez esan gezurrik, infanzoi horrek. Irakurri zuren hitzak: <> Zuzen-zuzen nik esandako zerbaiti erantzun diozu, eta azken esaldian, beste inor aipatu gabe, obsesioa aipatzen duzu bigarren pertsona erabiliz. Hau da hau eztabaidak absurdora eramateko obsesioa!
Aber, infanzoi, galdera xume bat zuretzat (igoal kaiku-alua naiz eta ez naiz oraindik jabetu): Definitu mesedez zuk nahi duzun euskal (barkatu, napar) estatuaren mugak. Zer lurralde sartuko dugun amesturiko estatu horretan? Nik uste dut zuk eta biok ez dugula Estatu berataz hitz egiten, baina badaezpada ere galdetzen dizut. Denbora…
Momentuz ametsa egiten duzun zazpiak bat horrekin edo nik Nabar Estatuarekin, Estatu bakarra euki duguna, gure imaginarioan soilik daude. Gaur egun, armez inposaturik bitartez, Frantziak ta espainak agintzen dituzte ta nazioarte mailan hori dena da Frantzia ta España. Definituko dituen gure Estatuko mugak indar korrelazioa izango da, ez besterik. Dakagun indarra herri bezala, etsaiaren aurka, berari ez nahi duena behartzeko. Hori definituko du gure helburu estrategikoa. Politika hortan datza. Baina behar bada zuk ta biok ez dugu ez ta Estatu berdina nahi ezta estsai berdinak …………
Infanzoi horrek, zurekin ados ez dauden guztiak dituzu etsai edo zipaio! Horrela ziurra da etsaiak zehaztean bat ez etortzea.
kaixo izarpezelai, infanzoiari Euskal Herria zer den ez jakitea aurpegiratu deutsozu. Nik ez deutsut bardina aurpegiratuko, baina guztiz ikuspuntu ezbardina daukat. Niretzat euskal herria da “el pueblo vasco” eta ez lur eremu bat. Zure ikuspuntua jarraituz gero, 7 probintzietan bizi dan edozein da euskal herritarra eta hori ez, hori ezin dot inolaz ere onartu. Eta euskal herriaren estatua niretzat Nafarroa izan beharko litzateke, gure herria aske egon zan azken momentuan horrelaxe izan bait zan. Eta lur eremua zein izan beharko litzateken? Ba etikoki ez dakit zein izan beharko litzateken baina praktikan gure indarren araberakoa izango da.
Egungo muga geografico-administartiboak, etsaiak definituak dira eta bada ordua ja, etsaiaren joku arauetatik kanpo jokatzeko, ez dozu uste? .
Atrebentzia duzue gero, Santa Garaziko belazeak eta gailurrak Euskal Herria ez direla esateko. Santa Garaziko artzaiak, gure herriaren milaka urtetako jarioa zuzenean jaso dutenak, barne barnean dutenak, euskal herritarrak ez direla esateko. Lotsarik ez duzue.
Zer nahi duzue esatea, bai Infanzoi zein Fermin huts egin didazue. Zer nolako abertzale mota zarete zuek zuen Herriaren mugak ezagutzen ez dituzuenak? Infanzoik dixit: “Estatuko mugak indar korrelazioa izango da, ez besterik”(???). Ferminek dixit: “Ba etikoki ez dakit zein izan beharko litzateken (Estatuko lur eremua) baina praktikan gure indarraren araberakoa izango da”(!!!!)
Bapo, mutilak! Hau da Nabarraldekoek duten lurraldetasunari buruzko iritzi garbia!.
Nik nire iritzia emango dizuet, eta honekin bukatutzat joko dut eztabaida hau (ez dut beste inor Nabarraldeko kontuekin aspertu nahi): niretzat, eta euskal abertzale gehienentzat, Euskal Herria da Arabaz, Bizkaiaz, Nafarroaz (Garaiaz eta Behereaz),Lapurdiz eta Zuberoaz osatutako Herria, EUSKARAREN HERRIA (hizkuntza baita nortasuna ematen diguna, eta ez Santxo Azkarraren kontuek), eta Frantziatik zein Espainatik bereizita -berezko Estatuarekin, alegia- nahi duguna. Agur.
Izarpezelai:
1.-Ni ez naz Nabarraldekoa. Nik neure eritzia eman deutsut.
2.-Nire aurreko iruzkinean esan bezala nire ideia ez da zuri ezer aurpegiratzea, nire ikuspuntua emotea baizik.
3.-Agur. Askatasunerako bidean noizbait aurkituko garela ez daukat dudarik. Eta gure herria askatzea lortuko dogula ere ez daukat dudarik.
Eta Ternbiñorekin zer egingo degu? Izatez eta zure Euskal Herriaren ikuspuntuaren arabera, Burgos da. 7 probintzien askatasuna aldarrikatzean Trebiño ere barne hartzen dezu?
Eztabaida zentzugabe hauen iturburu nagusietako bat hau izaten da, izenekin jolas egiten dela, eta XXI. mendeko ikuspuntuak iraganeko mendeei aplikatzen zaizkiela suelto asko. Adibidez, guk -“gu” horrek XXI. mendeko herritar mendebaldarrak hartzen ditu barne, ez soilik euskaldunak- ikuspegi territoriala daukagu batez ere: Euskal Herria esan, Alemania esan edo Grezia esan, eta halako lurralde bat irudikatzen dugu, marrazki bat… Zenbat mapa ez ote dugun ikusi. Pentsa herrialdearen soslaia banderaren ikurtzat daukaten estatuak, Zipre, adibidez. Pentsa zenbat odol isuri den Alsazia eta Lorena “Frantzia ala Alemania” diren ebazteko, edo Hegoaldeko Tirol “Austria ala Italia”… Mugak, nolabait esateko, ukiezinak eta sagratuak dira. Gure arbasoentzat, ordea, inportanteagoa eta askoz pisu handiagokoa zen ikuspegi jurisdikzionala. Hau da, toki bat Gaztela zen, edo Bizkaia, ez halako lurralde baten barruan zegoelako, baizik eta batzuk Gaztelako erregearen menpe zeudelako besterik gabe, eta bestetzuek Bizkaiko Batzar Nagusietan parte hartzen zutelako. Izen bat ahoskatzen zutenean -“Euskal Herria”, “Gipuzkoa”, “Italia” edo “Espainia”…-, izenok gaurkoz beste konnotazio batzuk zeuzkaten. Eta toki batean aldi berean bi jurisdikzio aurki zitezkeen: Andorra eta Euskal Herriko partzuergoak horren arrasto dira gure garaian. Gehitu horri herrialdeak eta mugak aldakorrak izen direla mendeetan zehar. Guretzat, Milano Italia da; Julio Zesarrentzat, demagun, ez zen Italia, Galia Zisalpina baizik. Trebiño, nolabait esateko, “ez zen Araba” arrazoi sinple batengatik: jaun feudal menpe zeuden hango lurrak eta biztanleak, eta ez zuten harte hartzen Arabako Batzar Nagusietan. Ez zen kasu bakarra Euskal Herrian: hortxe zegoen Oñatiko konterria; hura mende luzeetan zehar ez zen izan ez Gipuzkoa, ez Bizkaia, ez Araba. Baiona ere “ez zen Lapurdi”, ez zeukalako ordezkaritzarik Uztaritzeko Biltzarrean. Jakina denez, XIX. mendean, Espainiako probintziak eratu zirenean, bitxikeria arkaiko horretaz baliatu ziren euskaldun foruzaleak -izan karlistak, izan liberalak- pixka bat izorratzeko, eta halatan orainartekoan inoiz existitu ez zen Burgosko probintzian sartzeko. Oñatirekin gauza bera egitea bururatu zitzaien, baina Burgostik urrunago dagoenez alukeria zailagoa zen, nonbait, eta azkenean Gipuzkoan sartu eta 1845ean Oñati “Gipuzkoa bihurtu” zen. Barkatu txapa, baina oso nekagarria da historiarekin egiten den jolas hori. Trebiñoren kasua eskandalu hutsa da, baina ez XIII edo XIV. mendeko kontu ilun batzuengatik, baizik eta bertakoen borondatea errespetatu ez delako. Gainera, historia hain buru gutxirekin erabiltzea aho biko aizkora gerta liteke maiz. Nabarraldekoei beharbada asko gustatuko zaie honako hau jakitea: 1937. urtean Hondarribiko udal-batzarrak -ez noski, urte batzuk lehenago demokratikoki hautatuak, baizik eta garaileek inposatuak- antsonagusikeriak karpeta zahar batetik atera Hondarribia Nafarroa zela erakusteko. Halatan, hiria Gipuzkoa txit desleialetik aterako zen, Navarra -edo Nabarra, ez naiz bekaiztuko hizki batengatik- txit leiala berriro izateko. Eskerrak Francok ez zien jaramonik egin.
Jantziak izatea libreak izateko.
Unidad Alabesaren beste bineta bat gelditu zitzaidan niri eztarrian trebes: euskararen kontra zihoan zuzen-zuzena, ez dut ongi gogoratzen nola, baina edukiak “Araban erdaraz” esan nahi zuen. Lehenatariko bat izan zen, orduan euskararen alde zen kontsentsu tazitoa hausteko… eta zoritxarrez segida izan du. Hor bai sartu digute ziria!