Diadako manifestazioa iruditan

España independizate de Cataluña

Oier Aranzabal:

Sekula santan ez dut hainbeste bandera batera ikusi. Sekula hainbeste ahots independentzia eskatzen, hainbeste aldarri burujabetzaren alde, hain pertsona ezberdinen ahotan. Atzo Katalunia independiente bat ikusi nuen Bartzelonako kaleetan. Hona hemen irudi bilketa bat.

IMG_6194

IMG_6215

IMG_6209

Seve Zubiri:Seve Zubiri- Diada

Seve Zubirik (@SeveZubiri) bidali dizkigun argazkien collagea txiki ere bat prestatu dugu. Ea gustatzen zaizkizuen. Zubirik aukera izan zuen Bartzelonan ospatutako manifestazio jendetsua bertatik bertara bizitzeko. “Bartzelona borborka” ikusi zuen, bere hitzetan. Azpimarratu du kolore guztietako gizarte sektoreek hartu zutela ibilaldian parte. Indendentziaren aldarria ez ezik, murrizketen eta langabeziaren aurkako mugimendua ere oso present izan zela uste du. Ezker ikuspegiko alderdi eta sindikatuek horixe bera eman zuten aditzera, giza ongizatea bermatzeko dela beharrezkoa independentzia.

ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude