Etsaiak aitzakia ematen duenean…

Hauxe du PPk lelo berria: “somos + del 51%, PP+tú” (%51 baino gehiago gara, PP+zu).  “tú” horrek, gainera, PSOEren ikurra edo estetika gogoratzen du. Hau da, PP+PSOE=gu konstituzionalista demokratikoak. Ez dakit zein datu hartu duten ondorio horretara iristeko, zenbat boto abertzale ilegalizatu duten eta zenbat “mehatxatu” ekarri behar izan duten duten Espainiatik. Ziur aski, ekuazio matematiko zail baten ondorio da: ohiko X eta Y-az gain, kanpoko elementuak ere onartu eta barrukoak kanporatu daitezkeelako. Niri eskolan ez zidaten hain gauza zailik irakatsi. Interesgarriena, ordea, argudioa da: bereari eusteko PPrentzat %51 nahiakoa bada, onartuko al dio etsaiari argudio bera?

Nire ardura nire esanak dira , ez zure ulertuak

3 pentsamendu “Etsaiak aitzakia ematen duenean…”-ri buruz

  • Bueno, zure azken galdera horri aspalditik eman diote erantzuna. Esaterako, duela ez asko Ibarretxe, 600.000 botoekin eta Eusko Legebiltzarraren gehiengoarekin Madrila joan zen erdipurdiko kontsulta batentzako baimena eskatzera.
    .
    Espainiako Legebiltzarrean ezetza emateaz gain Espainiako Konstituzioa urratzeak kartzelara eramaten zaituela gogoratu zioten. Eta gaur arte.
    .
    Aspalditik daukagu gehiengo hori; hemen, Katalunian bezala, kontua da nola gainditu Espainiaren ezarpena eta mehatxua.

  • Obanoseko infanzoia 2012-09-12 21:10

    Etsaiari, urriaren 21an, zuk egingo diozu jokua. Beraren legalitatea onartu ez gero ta beren legitimazioa indartu ta gero zertaz kexatzen zara? “zenbat boto abertzale ilegalizatu…” esaten duzu, hori zuren legaltasuna izango da, ez gurea, ez herri hontakoa. Etsaiaren legalitatea osoz ilegala da, beti. Behartuta gaudela armen bitartez? Ados. Baina hori onartzea ta bultzatzea….