Alkoholemia kontrolak oinezkoei (Hiri Kondairak)
Alkoholemia kontrolak oinezkoei (Hiri Kondairak)
Ingelesez, AFOAF esaten omen zaie (A Friend Of A Friend), eta lagun batek kontatutako gezurretako istorio sinesgarriak dira (Lagun Baten Lagun Batek). Benetakoak balira bezala zabaltzen dira, eta gurera ere iritsi dira. Are gehiago, hemen bertan gertatu balira bezala zabaltzen dira. Nolabait, euskalherriratu egin ditugu.
Azken egunotan, Donostian, ahoz aho dabil euskal leienda urbanotzat har dezakegun pasadizo bat. Niri bi tokitatik iritsi zait. Hona hemen leienda urbanoa:
.
Beste bertsio baten arabera, 1.000 euroko isuna jarri diote. Batek esan dit Euskadi Irratian ere entzun duela pasadizoa, eta Espainiako estatuko hiri batean gertatua dela.
Agian, pasadizioaren jatorriak honekin du zerikusia: trafikoko arau berriak laster jarriko dira indarrean, eta oinezkoei alkoholemia kontrolak egitea aurreikusten dute.
Sarean beste hau ere aurkitu dut: Bilbon isunak jarri jartzen zirela duela 4 bat urte, baina ez da alkohol konturik inon ageri.
Zaragozan ere antzekoa gertatu zen. Hemen albistea: “Oinezko bati isuna”. Isuna, ordea, 18 eurokoa izan zen, eta 9koa aldez aurretik ordainduta. Alkohol konturik ere ez, eta 1.000 euroko isunen zantzurik ere ez.
Donostiako Udalean lanean dabilen batek ziurtatu dit ez dakitela ezer kontu horri buruz, ez mugikortasun agenteek (naranjitoek), ez udaltzainek.
Halako istoriorik badakizu, estimatuko nuke bidaltzea, zabalkundea emateko. Posta elektroniko hau dut: martinkitto3@gmail.com. Bestela, Twitterren ere aritzen naiz, eta #euskalleiendaurbanoak erabil dezakezu.
.
.
Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea
.