Twitterreko jarraitzaileak bozkatzaile balira…
Alderdi politikoek bototan duten pisuak eta twitterreko jarraitzaile kopuruan dutenak antzekoa behar luke izan logikaren betaurrekoak jantzita. Baina ala ote? Ez dirudi gero, Podemosek PSOEk eta PPk batera adina jarraitzaile baititu. Hona hemen pare bat infografia kontua argitze aldera.
Podemos, psoe, pp… Alderdi inbasoreak.
espainia=unibertsoa.
Noiz ulertuko dugu alderdi frantses edo espainiarrik ez dutela zerrendarik izan euskal herrian? Botaka egin nuen tabernan geundela Podemosen arrakasta ospatu zuten euskaldunek, eta bi garagardo bakarrik neramatzan.
Errezagoa da gaur egun ezkertiar izatea nazionalista izatea baino. Komunikabide, gobernu eta kapitalaren babesa du sasi-ideologia ezkertiarrak. Modan daude multikulturalismoa, feminismoa eta vivalavirgen guzti hauek. Moda hau ez da ezeretik sortu eta ez du Podemosek sortu, aspalditik datorren kontu bat da.
Podemos Felipe Gonzalezen PSOE 2.0 izaten bada gustora egingo dut barre sasi-abertzale engainatu ororen kontura
Zeharo ados zurekin. Multikulturalismoa eta sasi ideologia ezkertair horiek erabiltzen ari dira euskaltasunaz trufatzeko. Lehen “aldeano” deitzen ziguten, orain, ordea, “nacionalista”. Kontua da Espainiako markoa edpo esparrua baliozko bakarra dela, eta dena “langileen izenean”.
*ezin dutela
Horrelako datuak ematen direnean zein eremu geografikori buruz ari garen esatea komeni da.
Abertzalea izatea ta edozein Espainiatar talde politikoa bozkatzea, Beltza izatea ta Amanecer Dorado bozkatzea bezalakoa da, hau da, zure aurka dagoenari ahalmen gehio ematea. Ta ez dira Euskaldun gutxi PODEMOSEkin zoratuta daudenak, gero esaiezue ea hori abertzalea izatea dan edo independentziazalea.
Kar kar.
Abertzale Euskaltzaile bati entzun nion, PODEMOS bezalako talde batekin Espainian agintzen, Euskaldunak gustora geldituko ginatekela Espainian.
Zur ta lur gelditu nintzan.
Ez dakit zein modutan esan izanen zizun abertzale eta euskaltzale hark, baina azter dezagun:
.
Beharbada, hurrengo hauteskundeen ondoren Madrilen PP-PSOE gobernu bat adostea, alegia, Grezian eta Alemanian duten bezalako koalizio bat (hobeki esanda, Grezian bezalakoa), beharbada egoera hori Katalunian independentismoa hazteko faktore bat izanen litzateke. Aldiz, Podemos edo haren partaidetzarekin sortutako indar bat Moncloara iritsi ahalko balitz, seguru asko kataluniar askok esperantza errainuren bat ikusiko lukete espainiar estatuan segitzeko.
.
Ongi ala gaizki irudituko zaigu, baina horrela da.
.
Eta orain esanen dudanarekin akaso bakarren bat haserretu eginen zait. Hara ba: Nik ez diet botorik emanen, baina Podemos, oraingoz bederen, “nire sokakoa” da. Europa osoan, troikaren kontrako proiektu politiko erradikal guztiak ditut nire sokakotzat, batez ere, proiektu horiek, anbizioa erakutsiz, betiko ezker zaharruno sektarioa gainditzen saiatzen direnean.
.
Gainera, Podemos-ek “erabakitzeko eskubide” delakoa babesten du. Euskal Herrian zer egin dezakegun, ez da Espainiako alderdi politiko baten auzia, gure arazoa baizik.
Nik dakidala alderdi espainiar horrek harrokeria asko, bozka asko, baina ekintza bat ere ez du eman. Irakurri dituzu haien diskurtsoak? Mundua aldatuko dute eta ez dute neurri bat ere atera. Espainian ezkerrak 200 urtez porrotean aritu eta orain alderditxo horrek salbatuko du langileria?
Bestalde alderdi inperiala da eta ezin du euskal herrian zerrendarik aurkeztu moralki. Inmoralki, inperialki eta kolonialki ahal dute, egin dute inbasio bateko indarrek eta biztanleek erabaki dutelako. Zero sinpatia Podemosi, nire nazka guztia haientzat.
Nire ustez Ezkertiar izatea ez dago ondo ikusia, izenez “sozialista” diranak baina ekintzez ez, ez bait dira ezkertiarrak baina bai ondo ikusiak daude (gero ta gutxigo).
PSOE adibidez, ezkertiarra ez da baina ezkertiartzat du bere burua.
Ta duela gutxi arte oso ondo ikusia zegon.
Beno agian lehengo ezkertiarra zer dan erabaki beharko genuke.
Adibidez, nitzako Erradikalak PPSOEkoak dira,beraien politikak gizartearen gehiengoa gutxi batzuen pean jartzen dutelako, mota guztietako gaitzak zabalduz edo sortuz.
Baina Irrati, telebista, aldizkari…. gehienentzako ta gizartearentzako erradikalak dira gehiengoaren ongizatean pentsatzen dutenak dira.