Irakasle eta familiaren arteko harremanak nola hobetu?

Azken urte hauetan gero eta gehiago dira familiak eta eskolak eskutik helduta joan behar dutela diotenak. Zeregin horretan ezinbestekoa da komunikazio-bide eraginkorrak lortzea, bakoitzaren beharrak ezagutzeko eta behar horiei elkarrekin erantzun ahal izateko. UEUk antolatu duen “Familia-harremanak eraikitzen” ikastaroan familia eta eskolaren arteko harremanari buruzko hausnarketa egin eta irakasleei komunikazio hau hobetzeko tresnak eta baliabideak eskaintzea da.

Children_Playing_with_Balloons_1_contentIrakaslea Eli Moreno Carrillo Psikologian lizentziatua izango da. Hezkuntza publikoan 2008-2013ra orientazioan eta dozentzian aritua da Eli. Horretaz gain, 2000tik gaur egun arte, heziketarekin harremana duten hainbat formakuntzaren arduraduna ere izan da: bitartekaritza, heziketa emozionala, sexualitatea eta generoa.

Ikastaroaren helburuak:

  • Familiaren eta eskolaren arteko harremanari buruzko hausnarketa bultzatzea.
  • Elkarrizketa efikazak egiteko entrenatzea.
  • Bilerak dinamizatzeko estrategiak bereganatzea.
  • Trebezia sozialetan entrenatzea.
  • Familiekin lan egiterakoan dauden oztopoak eta indarguneak identifikatzea.
  • Familiekin harreman positiboak sortzen ahalegintzeko estrategiak diseinatzea eta martxan jartzea.

Informazio gehiago eta matrikula: www.ueu.eus

 

Argazkia: http://ow.ly/CTUeC

 

IRAKASLE
UEU

Udako Euskal Unibertsitatea (UEU)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude