Aldaketa gehiago EITBko eguraldiaren mapan

MTIwMg==

Hasiera batean soilik EAE agertuko omen da. Ez Nafarroa eta, ezta Ipar Euskal Herria ere.

Eguraldiaren pronostikoak aurrera egin ahala, ordea, zooma irekiko dute. Eta orduan, bai, orduan Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko eguraldiaren berri jaso ahal izango dugu. Hori bai, Kantabria, Errioxa, Burgos, Soria, Zaragoza eta Frantziako Landen zati txiki batekin batera.

EITBtik, xedea, eguraldiaren tartea “hobetzea eta aberastea” dela diote. Ez ote hasieran egitera ausartu ez ziren aldaketak orain egingo dituztela?

Hilaren 25ean egingo dituzte aldaketak. Euria ala eguzkia iragarri, ziur audientzia ona izango dutela egun horretan.

Irudia | EITBko eguraldiaren mapa | zz | Creative Commons By SA
Eguraldia, eitb, mapa
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

2 pentsamendu “Aldaketa gehiago EITBko eguraldiaren mapan”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude