Aktore eta zuzendariak ika mizka. Eta hik? Nola bizi dunk euskara?

“Kulturan diruak agintzen du eta ekoiztetxeek errentagarriagoa ikusten dute gazteleraz egitea euskaraz baino”, “Badirudi ETB1-en lan egin baduzu, ezin duzula ETB2-n egin”, “Proiektu asko euskarazkoak dira, baina lan dinamika ez”…

Euskal aktore eta zinemagileak ika eta mizka jarri ditugu mahai baten inguruan. Abenduaren 3an zuk ere tertuliara batu nahi baduzu, eman izena GAZTEZULO.COM webgunean!

Euskal Herri osora hedatzen den euskara hutsezko gazte hilabetekaria da Gaztezulo. 2000 urtean hasi zuen bidea aldizkari gisa, baina egun askotariko euskarriak dituen proiektu komunikatibo osoa da. Gazteen topalekua.