Norman Finkelstein eta holokaustoaren karta

Norman Finkelstein: “Benetan bihotzik bazenu palestinarrengatik egingo zenuke negar!”

Sarean bolo-bolo dabil Norman Finkelstein pentsalariaren azpiko bideoa. Bertan, Palestinaz diharduen konferentzia batean, holokaustoa aipatuz negarrez hasten zaion neska judutar bati erantzuten dio zuzen bezain gogor: “Nik jada ez ditut halakoak errespetatzen. Ez horixe. Ez zaizkit gustatzen eta ez ditut krokodilo negar malkoak errespetatzen”.

Ikaragarria da Finkelsteinen argitasuna eta irmotasuna. Harrigarria halaber, hainbeste palestinarren eskubideak urratzen diren honetan, Israelgo armadak umeak hiltzen dituen honetan, holokaustoaren diskurtsoekin aritzea baten batzuek. Haien etxeetatik bota zituzten, familiak betiko banatu, estatu bat asmatu, eta faxismo ankerrenaz hiritar palestinarrei haien izate guztia ukatuz, horma artean sartu.

Dena dela, izan ziur, gabonetan II. Mundu Gerraren inguruko pelikula dramatiko bat produzituko duena Hollywood-ek. Eta judutarrengatik negar egitea tokatuko da orduan. Krokodiloen malkoak. Zenbat aldiz aterako ote da holokaustoaren karta mahai gainera?

Lotsagarria. Eskerrik asko Finkelstein, zu bezalako gehiago behar ditugu.