Ahulezia

Ahulezia

ETBren seinalea eten du Nafarroan muturreko eskuin “no-nacionalistak”.
Beste behin ere.

Urkullu Lehendakariak, goiztiar, bere haserrea adierazi du twitterren ESPAÑOLEZ, comme il faut.
“Denek uler dezaten” izango zen. Edo nafarrok ere “uler dezagun”. Batek jakin..

Nago, Urkullu haserre dagoela oso, ETB2 (“la vasca-española” Erriberakoen hitzetan) ezingo delako hedatu Nafarroan normaltasunez.

Nago, haserre dagoela bere alderdiaren telebista delako, eta bere interesak defendatzeko daukan tresna garrantzitsuena zangotrabatuta geratu delako, beste behin ere.

Urkullu eta bere alderdikideak ez daude haserre euskarazko katea ez delako ikusiko, erdarazkoa ikusiko ez delako baizik.

Euskal herritar gehienak bezala, alegia.

Izan ere, euskal herritarren %2k ere ez du euskarazko katea ikusten, eta ikusten duten gehienak zaharrak dira. Nori ardura zaio ETB1?

Ia aldi berean, Euskadi irratiko faktorian, hizlarietako batek esan du, ETBren seinalea hedatzea debekatu izana, UPPNren ahuleziaren seinale dela
Ahulezia??? Ai ama!
Ahulezia gurea! Euskaldunona. Euskal komunitatea zenarena.

Españolismorik zurrunenaren txotxongilo bilakatuta, behin eta berriz egiten digute barre, kaka burutik behera, umiliatu eta jipoitu. Eta gure eperdian ematen diete ostiko bana eusko abertzaleei eta errejionalistei, bidenabar.

Ahulezia eta ezjakintasuna.
Eta Nafarroako euskaldunon egoerak batere ez arduratzea. Horixe da EAEtik datorkiguna.
Nafarroako alderdi abertzaleetatik hori ere ez. Erabateko paralisi negartia.

Orain aieneak, negar-lantuak eta haserre plantak. Haserre omen daude gure alderdi abertzaleak.
Baina ez euskarari egindako erasoarengatik (egia esan euskarari eraso txikia da, ia inork ez baitu ETB1 ikusten). EAJ-telebistari egindako erasoarengatik baizik.

Aldaketaren gobernuak salba gaitzala.

Ahulezia

Ahulezia

5 pentsamendu “Ahulezia”-ri buruz