Nor bidaliko dugu Eurovision lehiaketara?

Nor bidaliko dugu Eurovision lehiaketara?

Nor bidaliko dugu Eurovision lehiaketara?Pasa den astean zer eta Eurovisionek, urtero-urtero zirrara eragiten digun kantu lehiaketa eder horrek, gure ikurriña ikur debekatuen artean zuela ezagutu genuen; besterik ez genuen behar. Jaurlaritza haserrarazi eta elkartasun mezu andana sorrarazi zuen notiziak.

Sortutako kalapitaren aurrean, lehiaketak agudo eskatu zuen barkamena, baina oraindik ere ikusteke dago debekatutako ikurren artetik kenduko ote duten ikurriña.

Irudia: Mikeosin

.

Bitartean, eta mendeku txiki gisara, datorren maiatzaren 14ko finalean euskal musikaririk bagenu kantari, Stockholmera zein ordezkaritza bidaliko zenukeen jakin nahi dugu:

Nor bidaliko dugu Eurovision lehiaketara?

.

  • Xabier Saldias Bere ibilbideari bukaera modu ezin hobean eman diezaion..
  • Nahia Dance Eurovisioneko formatura ezin aproposago egokituko litzateke.
  • Kalakan Aizu, Madonnarekin jo duenak ez du beldur eszenikorik!
  • Mursego Harritu dezagun Europa zaharra.
  • Benito Lertxundi Ikurriñaren aferak benetan haserretu gaituela jakinarazteko.

.

* Besteren bat aproposagoa irudituko balitzaizu, esaguzu iruzkinetan nor eta zergatik.

Nor bidaliko dugu Eurovision lehiaketara?

Zer duzu buruan “Nor bidaliko dugu Eurovision lehiaketara?”-ri buruz

  • Santi Leoné 2016-05-04 07:22

    The Sparteens, dudarik gabe. Ea erraten duten talde frantsesa dela eta berriz saltsa dugun.