Zurrumurruei, ZAS!

Zurrumurruei, ZAS!

Zurrumurruen herria da gurea. Albokoaz gaizki esaka ibiltzea nahiko ohikoa izaten da, norbere egoa handitzeko behintzat balio du; nahiz eta, badakigun  zurrumurruak min ematen dutela, gehienean gutxi izaten dutelako egiatik.

Zurrumurruei, ZAS!Zoritxarrez, oraindik eta erraztasun handiagoarekin sortzen ditugu immigranteen aurkako aurreiritziak. Ezjakintasunetik hitz egiten dugu, urrunetik begira. Horri aurre egin nahian Zurrumurruen Aurkako Sarea sortu dute, gizartearen sentsibilizazioa lantzeko estrategia.

Udal erakunde publikoak eta eragile sozialak aritu dira elkarlanean, denak beharko dira arrazismoaren eta xenofobiaren prebentzioaren aurre lan egiteko.

Zurrumurruei aurre egiteko ezinbestekoa da elkar ezagutzea, elkarrekin aritzea. Aurreiritziak alboratzeko sinergiak sortu beharko ditugu, loturak. Kulturartekotasuna eta elkarbizitza sustatu nai dituzte eta ZAS egin zurrumurru guztiei.

Webgune bat jarri dute martxan, bertan elkarteari buruzko informazioa, aurreiritziak gainditzeko errekurtsoak, ikus-entzunezkoak eta beste zenbait kontu aurkitu ditzakezue.

Zurrumurruei, ZAS!
Arrazakeria, xenofobia, ZAS

52 pentsamendu “Zurrumurruei, ZAS!”-ri buruz

  • potrotaraino ONGetaz 2016-05-04 12:16

    Legazpin asteburuan ijitoek Ander Aranburu hil izana, hori ere zurrumurrua da? Komunikabideek hiltzaileak ijitoak zirela zentsuratzea, hori ere zurrumurrua da?
    SOS racismok hilketa arrazista horiek isilaraztea, hori ere zurrumurrua da?

    Gipuzkoan AGI diru-laguntza jaso zutenen artean %97 atzerritarrak izatea, isilarazi behar den zurrumurrua da ere?

  • potrotaraino ONGetaz 2016-05-04 12:18

    Euskal Herrira 200.000 atzerritar etortzea=200.000 erdaldun peto etortzea.
    Hori ere, zurrumurrua da?

  • potrotaraino ONGetaz 2016-05-04 12:24

    Islamiar kultura, kultura matxista da. Emakumearen eskubideak ez ditu errespetatzen. Hori ere zurrumurrua da??????????????

  • Ongi etorri XXI. mendeko diktadurara, Jada Saudi Arabiako edo Irango polizia erlijiosoaren antzera, aupa zuek.

  • Jone Berridi 2016-05-04 17:59

    Zurrumurruak? Hemen egia ezkutatzen digute: umeak bezala tratatzen gaituzue. Gasteizeko DYAko langile batek esan zidan gauero artatu behar zituztela labankadak, jipoiak eta, batzuetan, balazko zaurituak; eta horrelakoak eragiten zituzten gehienak kanpotarrak zirela, bereziki magrebiar trapitxeroak. Donostian ere, orain bi aste, udaltzain baten hitzetan: deliturik larrienak “moroek” eragiten zituztela, eta eskuak loturik zituztela horren aurrean. PNV eta Bildu ostruka-politikaren erantzule dira, gainontzeko alderdi espainiarrak bezala, Europatik datozen mandatuei men egiten basailu txintxoen antzera, euskaldunon bizi-baldintza material eta espiritualak pikutara doazen bitartean. ArcelorMittaleko langileen familientzako diru-laguntzarik egongo al da?

  • Horrela jarraituz gero Suedia 20 urte barru hirugarren mundua izango da, eta Europa osoa bide horretatik doa. Hori ere zurrumurrua da?

  • muturrekoa patetikotasunari 2016-05-04 22:04

    “bertako” 1.000 pertsonatik 100ek delitua egiten badute eta aldi berean, 100 moroen artetik 50ek delitua egiten badute, nork egin ohi du delitu gehiago?
    Buenista ergel batek “bertakoek” delitu gehiago egiten dutela esango luke eta lasai-lasai geratuko litzateke. Zein inozoak diren.

    Eta bitartean, gure herrian euskara bost axola zaien jendez betetzen. Eta gehiago etor daitezela eskatzen. Penagarrixe.

  • Peru Dulantz 2016-05-05 09:24

    Hau ez da zurrumurrua: azkenaldi honetan dezente bidaiatzen ari naiz, eta zinez aitortu behar dut inon (ezta Londresen ere !!) ez dudala ikusi hemen bezainbeste ez-europar kaleetan eta gainerako leku publikoetan.

    • Ba Londreseko alkate berria musulmana dela uste dut… Zergatik ote?!

      • Peru Dulantz 2016-05-09 10:00

        Bai, albiste horren haritik entzun dut Londresko biztanleen % 20 musulmanak direla. Bada, haien auzoetan biziko dira, ni ibilitako lekuetan ez baitut horrelakorik ikusi, kontrakoa baizik; hemen baino ez-europar gutxiago ikusten nituen hango kale eta bazterretan.

  • Zurrumurrua sortzeko ez dago egia ezkutatzea bezalakorik. Etorkinak etxean hartutako batek dio.

  • gasteizetik. 2016-05-07 07:56

    A ereduan, immigranteak eta ijitoak nagusi EAEn. Hegoamerikar, errumaniar, txinatar afrikar… gehienei euskara ez zaie interesatzen.
    Eskoleta publikoetako egoera tamalgarria da. Ondo baino hobeto dakit, egunero egunero ikusten dut.

    • Denok ikusten dugu, 3 urtetako neskatxa euskaldun petoa ikast…..ESKOLARA bidaltzenan dena erdaraz hasten denean hizketan eta gurasoak esan, “ez dago modurik, etxean beti dena euskaraz egin dugu eta eskolara hasi behar izan du dena erderaz egiteko guri ere”, hori EUSKERAZKO EREDURA bidali duzula suposatzen denean.
      Horretarako nahiago OPUS era bidali, total

      • Peru Dulantz 2016-05-09 10:03

        Kostatzen zait kasu hori sinistea. 3 urteko ume bat ez da erdaraz hitz egiten hasiko eskolan hasteagatik, eskolara joan baino lehen erdaraz ez bazekien behintzat.

        • Ene ene ene…. aze gaia ukitu duzuen! Peru Dulantz: argitu behar dizut nere 2 hiloba txikiak, nere lehengusuaren alaba bakarra eta nere 2 lagunen seme-alabek etxean euskara hutsean egiten dutela eta IKASTOLAN HASI DIRENETIK (begira zer diodan eh! Ez eskola, IKASTOLA!) etxean ere españolez hitzegiten hasi zaizkiela! Eta hori GIPUZKOAN GERTATZEN ARI DA!

          • Peru Dulantz 2016-05-10 10:32

            Seguru euskaldun hutsak zirela eskolan hasi zirenean? Kosta egiten zait sinestea, barkatu, baina nire esperientzia hain desberdina izan zen… Harritu egin nintzen nire kasuan ikustean nola gaztelania ez dela “girotik” edo “haizetik” besterik gabe ikasten, baizik eta kontaktu trinko, irmo eta jarraitu baten ondorioz. Gu Arabako herri erdaldun batean bizi gara, alaba herriko eskola publikora joan zen 3 urterekin, eta 4, 5, 6, 7, 8… urterekin oraindik gaztelania ikasi gabe zegoen. Seguru nago zure hiloba horiek gaztelania asko entzunda eta ikasita zeukatela eskolara joan zirenerako, bestela ez da posible eskolan hain azkar gaztelaniatu izana eta, are gutxiago, gaztelaniarako joera hartu izana.

          • EZ dit uzten zure mezuari erantzuten, baina behean erantzun didazunari erantzun berria da.
            Haber, nere hilobek ERABAT euskeraz egiten zuten etxean. Beren gurasoak bata baserritar petoa eta bestea kale kumea baino euskaldun jatirra da bauta ere. Españolez kostata egiten dutenak (ni bezelaxe). Española, ikastolan ikasi dute, haurren une oro espaiñolez egiten dutelako!

          • Peru Dulantz 2016-05-11 08:56

            Bada, beste daturen bat eskapatzen zaigu hor; telebista erdaraz ikusiko zuten-edo, zerbait, bestela ez dut ulertzen nola izan daitekeen emaitza hain desberdina. Gure kasuan, 3 urterekin hasi zenez eta gainerakoak 2 urterekin, alaba eskolara joan zenerako beste guztiek bazuten euskararen nozioren bat. Hau da: elebakar bakarra gure alaba zen, euskalduna. Horri irakaslearen konplizitatea eta bultzada gehituz gero (adin horretako haurrentzat andereñoa jainko moduko bat da), guztiz kontrakoa lortu zen: ikasgelako haur guzti-guztiek beraien harremanetan, bai eskolan eta bai eskolatik kanpo, euskaraz hitz egitea. Egia da “andereño, mojatu naiz” bezalakoak botatzen zituztela, baina euskaraz egiten zuten. Eta mirari txiki hori Arabako lautadako herri batean lortu zen, eta haurrak lehen hezkuntzan hasi eta taldea zatitu zen arte iraun zuen, nahiz eta talde horretatik zetorrenetako batzuek beste urte pare batez jarraitu zuten euskara haien artean erabiltzen (bizpahiru urte gehiago gure alabarekin hiz egiten zutenean). Kontuan izan gela osoan etxetik lehen hizkuntza gisa euskara eraman zuen haur bakarra zegoela; gurea. Hala ere, egia da orain, 12 urterekin, alaba Gasteizko institutu batean ikasten ari dela, eta lagun guzti-guztiekin erdaraz hitz egiten duela, baina haur horiek guztiek betiko izango dute haien oroimenean noizbait euskaraz hitz egin zutela lagunekin, eta noizbait, kontzientzia hartzen dutenean, izango dute “nora bueltatu”, eta euskara haien bizitzetan txertatzeko hautua egiteko aukera.

          • “gaztelania izan gabe” ordez, “gaztelania da” idatzi nahi nuen. Barkatu

      • Peru, zorionak benetan, baina oso gertaera bitxia iruditzen zaidala esango nizuke. Ez arraroa, baizik eta oso bakana kuantitatiboki.

        Ni Donostiakoa naiz, eta, gai honek bereziki sumintzen nauenez, asko fijatu izan naiz inguruan zer gertatzen den aztertzeko (zuzenean bizi izan dudanaz aparte). 18-20 umeko ikasgela batean (soziolinguistika hutsez) 4-5 euskaldun peto badaude, urte gutxiren buruan beren arteko harreman hizkuntza ia esklusiboa gaztelania izan gabe (gera daiteke euskaldun peto horien arteko harremen unibokoetan arrastoren bat, noski; baina, hori ere lausotu egiten da denborarekin, sozializatzeko hizkuntza “naturala” gaztelania dela BIZI baitute).

        Zer egin? ideiarik ere ez. Inguratuta gaude euskaraz paso egiten duten haur, heldu, ikasle eta gurasoez (eta haien artean daude euskaraz badakiten asko eta asko). Kezka dugun guraso euskaldunok (ez euskaraz dakigunok, baizik eta gizartea euskaraz mintza dadin kezka, gogoa eta interesa dugunok) gero eta etsiago gaude, eta gero eta gehiago identifikatzen gara “tus padres son muy pelmas con eso del euskera” zioen beste artikulu horretan esandakoarekin.

        Nik ez dakit nola egin zenu(t)en, Peru, baina, tamalez, gaztelaniaren ibai uholdetsuak aurkitutako urre pipita bat da zuena. Ez, zoritxarrez, ohiki gertatzen dena.

        • Peru Dulantz 2016-05-11 12:03

          “urte gutxiren buruan beren arteko harreman hizkuntza ia esklusiboa gaztelania da”, hori bat dator nire esperientziarekin, noski. Kontatu dudana Haur Hezkuntzako urteei buruzkoa da, naiz eta gure alabaren kasuan urte batzuk gehiago luzatu. Eta egin genuenari buruz, esango nizkizuke zenbait gauza, baina uste dut ez duzula horren beharrik, eta laburpen bat egingo dizut: guraso euskaldun eta euskaltzaleok modu bakarra dugu gaurko gizartean gure seme-alabek haurtzaroa euskaldun gisa bizi dezaten; erdara behar baino lehen ikas dezaten GALARAZTEA. Txepelkeria eta konpromisorik eza nagusi diren garai hauetan batzuei neurri gogorregia irudituko zaie, baina ez dago besterik. Ezagutu ditut 3 urteko seme-alabek gaztelaniaz ez zekitelako larritu diren guraso inozoak, konturatu gabe gaurko euskadun peto heldu askoren egoera horixe izan zela, eta orain ez dutela inolako arazorik gaztelanieraz eta beste zenbait hizkuntzatan moldatzeko. Ezagutu ditut, halaber, “biak batera ikasten ari da eta oso pozik nago” ziotenak, baita deseperatuta ikusi ere, handik urte gutxitara, semeari euskarazko hitz oinarrizkoena ere ateratzerik ez zutelako…

    • Orain ikusten det zein izan zen gure AKATS HANDIA, ni ikastolara nindoanean ez nuen ikusten umea nintzelako, baIno atzera begiratu eta irakasle guztiak, MK ko komunistak eta horrelako gauzak ziren, ez abertzaleak. PSOErekin estatu kolpea jo zutenean ikastolak euskal herriari kentzeko publiko eginaz, sortu zuten GURASOEK erabakia hartu beharrean, askok semealabik ere ez zituzten irakasle porogreen eskuetan egon zen erabakia, eta noski, hauei goizetik gauera eta oposiziorik gabe FUNTZIONARIO bihurtzea eskainita……..
      Gero urtetara enteratu ginen indar gehien egiten ari zen irakasle horietako bat GORKA LANDABURUREN arreba zela…………
      Atera kontuak, Espainiari ainbeste gorroto zuen eta estratejikoa zen aktibo hura guri kentzea nahiko erraz egin zitzaion, SUSMAGARRIKI ERRAZ.

      • Ikastolen lapurreta azken 50 urteetako gure herriaren aurkako kolperik gogorrena izan zen. Horren alde bozkatu zuten gurasoak infiltratu españolistak ziren. Eta infiltratuak ez ziren gutxi horiek… zer uste zuten zuten zela ba lapurreta hori? Oraindik berdin jarraitzen dugu, etortzen diren inperialista guztien intentzio onak sinesten, sigla berri guztiekin gure herriaren salmenta 2.0 adosten. Jende honi hitzik ere ez. Horren txintxoa den ergelak gaiztoa denak baino barkamen gutxiago merezi du.

        • Zuekin erabat ados, ikastolak entregatzea sekulako kolpea izan zen, eta egia, oraingo begietatik begiratuaz nituen andereñoak ikusten det komunistak, etab, zirela, lehen ez zitzaidan axola batera gindoazelako, baina orain, ez diet inoiz barkatuko.

          • Peru Dulantz 2016-05-09 09:54

            Ni ere ados horrekin. Eta oraindik entzun egin behar “Ikastola Pribatua” bezalako memelokeriak herritik eta herriarentzat sortutako eskolei buruz…

  • JA!! Zurrumurruak mozteko modu bakarra albisteetan informazioa da.
    Zer dira zurrumurruak? dakiguna trasmitititzea, zentsura baldin badago, nere herrian tipo bat akatzen badute labankadaz, eta komunikabideetan esan “bi tipo atxilotu dira,19 eta 26 urte, bakoitzak bi anka dauzka, bi beso eta buru bat”, erantzuna zein da, ” zergatik ixilarazten digute nor diren hiltzaileak”? Gainera denok susmatzen dugunean, ze lehenago edo geroago informazio hori atera egiten da eta SUMATZEN GENUENA KONFIRMATU
    Hemengo politikari, kazetari eta poliziak Alemanian egiten zuten herru bera ari dira egiten, eta politikoki ordaintzea tokatuko zaie.
    STOP ZENTSURA

  • Labankadaz? Ene ba. Hori berria da… Ta nun enteratu zera ba horretaz?

    • Labankadaz norbait erahiltzea berria?Nire herrian txotx denboraldi honetan 11 labankada eraso egin dira, lepoa moztea norbait eta urgetzietan baino bizirik amaitzea kontatzen du?

      • Legazpiko kasuaz ari zela iruditu zait…
        Egia esan labankadaz norbait erailtzea aspaldiko kontua da hemen bai. Euskaldun jator askoek nahiago izan dute ordea aizkora erabili.

  • Ba hori… Zurrumurruak

    • Ba azkenengoz lengo asteburuan Legazpin”Legazpin asteburuan ijitoek Ander Aranburu”, labana, harria,zein armak axola du?

      • Zurrumurruen bi adibide agerian utzi ditut nik, ez besterik. Arma erabili zuten legazpin? Hori ere berria da…. 3. zurrumurrua.

        • Orduan zurekin ados, arazorik ez beraz, hurrengo delikuentzia albisteetan autoreen izen abizenak edo jatorria zentsuratzeko ez dago arrazoirik. Ondo

          • Autorea agian bai, baina susmopean atxilotutakoak ez, bestela alperrikako zurrumurruak sortzen ariko zinake.

        • Legazpin arma erabili izanak edo ez Ander bizirik ez egotea aldatzen du? Edo nor izan diren autoreak? Albistea zentsuratu gabe eman balitz ez legoke zurrumurruentzako lekurik.
          Zuk nahi duzuna da, alde batetik albistea ixildu, gertatu ez balitz bezela da bestetik gu ere ixiltzea. Alperrik zabiltza ba, izan ere gaur gertatzen dena denok ikusten dugu.

        • BERRIA eta ARGIA, patetikoetan patetikoena. 2016-05-08 23:58

          Erailtzaileak ijitoak izan ziren, ez da zurrumurrua. Hementxe duzu albistea:
          http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2016/05/01/sociedad/un-vecino-de-legazpi-muere-en-el-hospital-tras-ser-agredido-en-un-robo

          Jakina BERRIA egunkarian ez zuten informazio hori eman. Eta hori salatzen zuten komentario GUZTIAK ezabatu zituen. Ze nazkagarria. Informazio inpartziala eta independientea eman ez eta gainera haiek dira faxista handienak.

          Zenbat ijitok irakurtzen dute BERRIA?? Itxaron, utzi pentsatzen… zera, 0 patatero?

          Eta ARGIArena are patetikoagoa da.

          Beraiei jendeak beren artikuluak irakurtzen dituzten edo ez, ez zaie gehiegi axola. Gehiago axola die subentzioa hartzea.
          Kezkatuago daude euskara pikutara bidaltzen duten ijito eta atzerritarrak defendatzean, hori oso progre omen delako. Baina haiek inor baino kapitalistagoak dira, diru-laguntzen kapitalzaleak hain zuzen.
          PATETIKOAK.

          • Bai, BERRIA ko zentsuraren gainean beste batzuek ere enteratu gara.Komentarioak ezabatu, informazioa albisteetan zentsuratu.BERRIA ere kontrolpean, ondo dago.
            INFORMAZIORIK GABE DEMOKRAZIA EZ

          • Ai Axi, orain ere asmakizunetan… Nik zer nahi dudan bazeneki….

  • Oraindik ere ez dut ulertzen zer aportatzen dion albisteari ustezko hiltzaile batzuen arraza jatorriari buruzko informazioak, ez ijitoa denean, ez beltza denean, ez txuria denean. Ulertzen dut zuei asko aportatzea, zuen teoria arrazistak elikatzeko balio dezakeelako, baina gainerakoontzat… en fin. Ez bada “arraza” delituaren mobila, hobe ez aipatzea, bestela fokoa behar ez den lekuan jartzen da.

    • BERRIA eta ARGIA zentsuratzaile faxistak. 2016-05-09 14:06

      Ba, Estatu Batuetan polizia txuri batek gizon beltz bat hiltzean argi uzten dute BERRIA edo ARGIAn “txuri” eta “beltz” kontua.
      Berdin Donostia edo Bilbon “magrebiar” batzuk tabernaren batera sartzen utzi ez dituztenean, adibidez. Arrazakeria “kasu larri”en salaketak.
      Kasu horietan nabarmendu nahi dutena da “txuriak oso oso txarrak” garela.

      Edonola ere, txuria txuria bada, edo beltza beltza bada, esan beharra dago.

      Zure teoria jarraituz, orduan, ez dugu esan behar Legazpin izan dela hilketa, edo ezta hiltzaileen adina, ezta??? Total igual-igual dio, ezta???

      • Estatu batuetan polizia batek beltz bat hiltzen badu, beltza delako, normala da hori azaltzea hilketaren mobilarekin zerikusia duelako.

        Tabernara sartzen utzi ez izanaren arrazoia arraza bada, normala da hori adieraztea. Izan zuria, beltza, edo txinatarra.

        Hilketa non izan den, nork egin duen, noiz, nola… Argitaratzen den informazioa izan ohi da. Baina hiltzailearen arrazak edo gustu gastronomikoak ez du informazio ineteresgarririk ematen, aurreiritziak sortzeko ez bada.

      • Legazpin izan dela esatea ere oso gaizki iruditzen zait neri, hola herri hori kriminalizatzen ari direlako. Zurrumurruak erabat mozteko, onena litzateke “atzo pertsona bat hiltzen Gipuzkoan” ta akabo. Bueno, ez, zeren eta baten batek galdetuko du «zer aportatzen dio informazioari Gipuzkoan izan zela esateak? Beno, nire azkenek proposamena: «atzo gizon bat hil zen». Edota, genero kontuak ere zaindu egin behar baitira, «atzo gizaki bat hil zen». Ostia, honek ere genero marka dauka. Bueno, benetan azkenekoa: «atzo norbait hil zen». Hola gustura, jjygg?

      • Erabat ados!

  • Arrazisten teoriak jarraituz, txiroago diran guztien aurka egin beharko ginan, txiroak direlako delitu gehienen erantzuleak, gehien kondenatuak diranak… Ta zer da txiroa? Demagun 25 mila euro baino gutxiago (nik diodalako) dituen famili bat, 2 pertsonez osatua.

  • Uste dut oso argi azaldu dudala nire ikuspuntua Gotzon. Exagerazioak arrazoia emango dizulakoan zaude antza. Nire aldetik uste dut ez dagoela azalpen gehiagoren beharrik. Agur!

    • patetikotasunari zas! 2016-05-09 21:30

      Zuri bai eman dizutela ZAS aurpegian, “jjygg”. Ondo gainera.

    • Ah, orain ulertzen dut zure planteamendua, jjygg. Kontua hola da: zu, nola beste guztiok baino listoago zaren eta nola badakizun beste guztioi zer jakitea komeni zaigun eta zer ez, bada informazioaren interesaren muga ezarri duzu punto konkretu batean: atxilotuak ijituak direla. Honuntzaino bai, dena jakin dezagun uzten diguzu (gertakaria, hildakoaren izena, herria, atxiloketen kronograma, epaitegiko gorabeherak…) baina justu puntu horretan kontsideratzen duzu zuk -ez ahaztu beste guztiok baino listoagoa zarela- ez zaigula gehiago jakitea komeni, ez dugulako informazio osagarria ondo prozesatuko. Eta gainera, ez daukalako interesik, zuk hala erabaki duzulako. Eta beste guztioak amen esan behar dugu eta denok batera ohikatu “Oh, jjygg, eskerrak zuri ez diguzulako utzi kutsatzen informazio hutsal eta kriminalizatzailearekin!».
      Benetan, Irango polizia erlijiosoa… afizionatu batzuk zu bezalakoen ondoan.

  • Nire ustez, arraza zentsuratzeak zurrumurruak zabaltzea ekidin beharrean, hain zuzen ere aurkako eragina izango du. Gaur egun halako gertaeren inguruko informazioa jendartean medioetara heldu baino lehenago zabaltzen da, eta jende gehienari medio horietan arraza aipatzen ez dela ikusteak, dagoeneko badakitenean, ez dio batere graziarik egiten. Izan ere, asko jabetzen ez diren arren, jendartearen gehiengoari hiperzuzentasun politiko abangoardista hau sekulako adarjotzea iruditzen zaio.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude