Adi!, Opus Dei, Sanz eta Barcina generoari buruzko jardunaldietan

Opus Deik antolatu duen programa ikusi eta alarma piztu zait berehala, azal-azaletik begiratuta: Yolanda Barcina eta Miguel Sanz hizlarien artean! Programa zehatzago begiratu, eta “natural” hitza behin eta berriz, “familia”, “garun maskulino eta femeninoak”… Genero bereizkeria, desigualdadea edo diskriminazioa “naturala” dela argudiatu nahi dute jardunaldiok.

Boteretik eraikitako teoria erlijioso, ustez zientifiko eta politikoak erabiliz, dikotomian eta tradizioan oinarritzen den genero ikuspegia zabaldu  nahi dute, gizona eta emakumea, ongia eta gaizkia, burua eta gorputza, mina eta plazera, pribatua eta publikoa, heteroa eta homoa…

Bi gauza on ikusten dizkiet jardunaldi hauei:

Batetik, Teoria feministaren indarra erakusten du Opus Dei eta UPNk kontrako jardunaldiak antolatu beharra izan badute.

Bigarrenik, herri mugimendua antolatu dela, beste behin, eta ez astebetez soilik, hilabete osorako jardunaldi anitzak antolatu dituela GENerANITZak.

Hauexek dituzte aldarrikapen nagusi:

  • –     Gure identitatea eraikitzeko eskubidea eta gure ahalmen guztiak inolako mugarik gabe garatzekoeskubidea.
  • –     Gure gorputz eta bizitzen gainean erabakitzeko eskubidea.
  • –     Sexualitate askeak eta aurreiritzirik gabeak izateko eskubidea.
  • –     Transexualitate eta intersexualitatearen despatologizazioa: transexualitatea psikiatria-eskuliburuetatik ken dezatela, eta intersexualek jasan behar ez dezatela ebakuntza mediku edota kirurgiko sistematikorik. –     Gure gorputzekin nahi duguna egiteko plazerra aldarrikatzen dugu, derrigorrik edota diskriminaziorik gabe: gorputz sexual eta sexudunak gara.
  • –     EZ ditzatela horrelako ekitaldiak diru publikoaz finantzatu, teoria diskriminatzaile eta bartertzaileak zabaltzen baitituzte.  

Ekitaldi nagusia hilaren 12an 12tan egingo dute Iruñean, manifestazio eta jai herrikoia.   

Opus dei

Irudia | Opus dei | opus dei | LGPL

Zer duzu buruan “Adi!, Opus Dei, Sanz eta Barcina generoari buruzko jardunaldietan”-ri buruz