Aberri eguna munduko lekurik kutsatuenean

Aberri eguna munduko lekurik kutsatuenean –

Aberri eguna munduko lekurik kutsatueneanKoronabirusaren partea Euskal Herrian: Gaur 2020-4-12, igandea, Aberri eguna, atzoko datuen arabera (Naiz), Euskal Herrian “ofizialki” 44 hildako berri izan omen dira, Araban 8, Nafarroan 5, Bizkaian 20, Gipuzkoan 13, Iparraldean? Paisos Catalans 4411 guztira. Euskal Herrian guztira 1038 hildako, 324 milio biztanleko (1038/3,2) Italia bezala.

Atzo bezala, erreferentzia izateko munduan gertatzen denarekin, ez da zaila Euskal Herriko zerrenda makabroa osatzea, minimoak gutxi gora behera (jakinik hildakoak ezkutatzen dituztela…), hildakoak / milioi biztanleko:

1.- Araba: 260 / 0,32 = 793 hilik milioiko.
2.- Nafarroa: 232 / 0,64 = 354.
3.- Bizkaia: 414 / 1,15 = 342.
4.- Gipuzkoa: 130 / 0,71 = 164.
5.- Iparraldea: 2 hildako.

Euskal Herria: 1038/3,2 = 324 hildako milioi biztanleko.

Erreferentziak Europan eta munduan ( worldometers.info/coronavirus ) :

1.- Espainia: 16796 / 46,5 = 363 hildako milioiko.
2.-Euskal Herria: 1038/3,2 = 324 hildako milioi biztanleko.
3.- Italia: 322.
4.- Paisos Catalans: 4411 / 14,2 = 310.
5.- Belgika: 311.
6.- Frantzia: 212.

Ondorioa zera da (datuen arabera), Araban, Nafarroan eta Bizkaian Europako eta munduko hildakoen tasarik handienak pairatzen ari gara eta igotzen ari dira… Dagoeneko Italia (munduko 2.a Espainia atzetik) eta Catalunya baino okerrago. Zergatik ez dituzte benetako datu “ofizialak” argitaratzen?

Pandemiaren erdian, asteartetik aurrera Euskal Herriko langile gehienok lanera, autobusak, trenak, metroak, lantegiak… beteta, koronabirusarekin Europako eta munduko inguru kutsatuenean, alegia infernu arriskutsu batean, ondorioak nabarmenak izango dira, eriak gora, ospitalak lepo eta tamalez hildako gehiago. Baten batek esango du “katastrofista” naizela, baina badaezbada ere zaindu gaitezen, inork ez baitu guregatik egingo, politikoek gutxiago. Greba egiteko arrazoiak inoiz baino gehiago daude, lehena bizia salbatzea, autoritarismoaren aurka, militarismoaren aurka, ber-zentralizazioaren aurka, “autonomia” berreskuratzea, Independentziaren alde, Aberriaren alde, gure Estatuaren alde, Euskal Errepublikaren alde.

Aberri eguna munduko lekurik kutsatuenean