Abenturak, kantuak eta entsaladak
Aste osoa daramat Gariren bideotik abiatuta kantu berria egiten. Ez dakit zenbat buelta eman dizkiodan dagoeneko. Hitzekin ari naiz, gehienbat, nahiz eta musikarekin ere lardaskatzen hasi.
(Pierre Larreinek esana Hugo Pratten “Cabezas y Hongos” komikian).
Hamaika moldaketa, aurrera eta atzera, orain baliagarria dena, handik ordu betera ez zait balekoa iruditzen eta horrelaxe nabil. Ziurtasun gutxi, ala gehiegi, ditut kantu honen gainean (gaiak ziurrenik, pentsatu baino gehiago kikiltzen nau).
Kantua eskutan daukat eta haize boladarik txikienak eramaten dit eskuetatik, orduan, korrika hasten naiz haren atzetik eta, berriro, eskutan hartzeko moduan nagoenean beste haize bolada batek urrutiratzen dit…
Onak al dira hainbeste moldaketa? Noiz dakizu, benetan, kantua erraietatik heldu eta bide egokian jarri duzula? Eta hasierako asmotik erabat urrutiratzen banaiz? Zenbat moldaketa har ditzake kantu batek kantu izateari utzi gabe? Norbaitek esan behar al dizu noiz gelditu? Non eta nola topatu behar ditugu seinaleak? Ze antzekotasun dago entsalada eta kantuen artean?…
Aste burua daukat kontua bideratzeko, espero dut halaxe gertatzea.
(Morau. Jatorrizkoa cc-by-sa)
RT @zuzeu: Abenturak, kantuak eta entsaladak: Pierre Larreinek esana Hugo Pratten “Cabezas y Hongos” komikian. Aste osoa… http://t.co …
Biba Morau! Moldaketak, hik eginda, onak izango dituk, inoiz ere ez gehiegi!
Niretzat, moldaketa gehiegi dira norbera obsesiora edo paranoiara iristen denean, batzuetan gertatzen denez. Hori gertatzen ez den bitartean, norberak ikusi dezala zenbat buelta emateko beharra edo gogoa sentitzen duen.
“Hasierako asmotik erabat urrutiratzen banaiz…” ze asmo, hirea edo kantuaren egilearena? Lehenengoa baduk, hasierako asmoa aldatzea zilegi eta naturala duk, eta bigarrena baduk…gauza bera!
Zuzeu “orainkari horizontala” (Sabinok ez zukeen izen Sabinianogorik asmatuko) jarraitzen duzuenoi gomendatzen dizuet “Ze antzekotasun dago entsalada eta kantuen artean?” bideoa ikusteko. Zinez!