Etorkizunari eskuak irakurri dizkiot berriz ere. Lerroak eta zimurrak begiratu. Eta kasu! Oraingoan bai, uste dut asmatu dudala. Hona hemen abenduak utziko dizkigun 10 titular esanguratsuenak.
1- Nacho de Felipek zurrumurruak baieztatu ditu “Oskorrin bada ildo gogor bat, armak uztearen aurkakoa”
2- Martxelo Otamendik aitortu du bera dela @aranagoiri eta Pello Urzelai bere bulegoan lurrean eserita topatu dute, ixilik.
3- Patxi Lopez ez da aurkeztuko EGAra, errazagoa egiten ez duten bitartean
4- Kutxabankeko presidente Gregorio Villalabeitiak 600 langile kaleratuko ditu bere soldataren errentagarritasuna handitzeko
5- Ernesto Gascok 1,6 milioi euro xahutu ditu Donostiako autobus zerbitzuri Tranbia deitzeko aflixak aldatzen: “Bilbon ere badute”, argudiatu du
6- Bilboko gabonetako desfilean, elur-oreinek tiratako gurdi batean iritsi da olentzero.
7- Donostiako Kultur Kazetari talde batek Change.org-en kanpaina hasi du 2015etik zuzenean 2017ra pasatzeko. “Teknikoki posible da, ordu aldaketa posible den era berean”
8- 80 urteko andere independentista hil da Gure Esku Dagok antolatutako Lipdubean parte hartzen ari zela, katu batekin estroputz eginda
9- Tabakalera ‘Odón Elorza Zentroa’ deituko da 2016tik aurrera.
10- Azkenean, Netflix Nafarroan ere ikusi daiteke
Abenduan irakurriko ditugun 10 titular
Ba tabakalerarena ez dut deskartatzen etorkizunean