Abenduan irakurriko ditugun 10 titular

Etorkizunari eskuak irakurri dizkiot berriz ere. Lerroak eta zimurrak begiratu. Eta kasu! Oraingoan bai, uste dut asmatu dudala. Hona hemen abenduak utziko dizkigun 10 titular esanguratsuenak.

Abenduan irakurriko ditugun 10 titular

1- Nacho de Felipek zurrumurruak baieztatu ditu “Oskorrin bada ildo gogor bat, armak uztearen aurkakoa”

2- Martxelo Otamendik aitortu du bera dela @aranagoiri eta Pello Urzelai bere bulegoan lurrean eserita topatu dute, ixilik.

3- Patxi Lopez ez da aurkeztuko EGAra, errazagoa egiten ez duten bitartean

4- Kutxabankeko presidente Gregorio Villalabeitiak 600 langile kaleratuko ditu bere soldataren errentagarritasuna handitzeko

5- Ernesto Gascok 1,6 milioi euro xahutu ditu Donostiako autobus zerbitzuri Tranbia deitzeko aflixak aldatzen: “Bilbon ere badute”, argudiatu du

6- Bilboko gabonetako desfilean, elur-oreinek tiratako gurdi batean iritsi da olentzero.

7- Donostiako Kultur Kazetari talde batek Change.org-en kanpaina hasi du 2015etik zuzenean 2017ra pasatzeko. “Teknikoki posible da, ordu aldaketa posible den era berean”

8- 80 urteko andere independentista hil da Gure Esku Dagok antolatutako Lipdubean parte hartzen ari zela, katu batekin estroputz eginda

9- Tabakalera ‘Odón Elorza Zentroa’ deituko da 2016tik aurrera.

10- Azkenean, Netflix Nafarroan ere ikusi daiteke

Abenduan irakurriko ditugun 10 titular

Kristalezko bolari begira igarotzen ditut goizak eta arratsak. Eta gauez ezin dut lorik egin.

Zer duzu buruan “Abenduan irakurriko ditugun 10 titular”-ri buruz