Abeltzainak Altsasukoen alde egin, eta TVEk ospa
Abeltzainak Altsasukoen alde egin, eta telebistak ospa –
“Altsasukoak aske” lelodun kamiseta soinean zeramala-eta, Kuartangoko gazte abeltzain bati telebistako erreportaje batean parte hartzea ukatu dio TVEk. Kike Fernandez de Pinedori esker ezagutu genuen atzo berria, txio bidez kontatu zuenak oihartzun handia izan baitzuen.
Atzo Kuartangoko abeltzain gazte bati utzi nion kamiseta hau (#AltsasukoakAske).TVE1k nahi zuen"Aquí la tierra" programarako erreportai bat bere behiekin.
Grabatzeko kamiseta kentzea exijitu zioten, berak onartu ez, eta TVE1k bertan behera utzi zuen grabazioa.#ZentsuraMugagabea pic.twitter.com/LRf2MZ1iXi— Kike Fdz de Pinedo (@KikeFdzdePinedo) April 19, 2018
Gertakaria apirilaren 18an jazo zen, Television Españolako “Aquí la tierra” saioa Julen Martínez de Santos elkarrizketatzekoa zenean, gaztearekin hitz egin duen Hala Bedi irratiaren arabera. “Onartezina da horrelako zentsura telebista publiko batean”, adierazi dio arabar irratiari abeltzainak, gertatutakoa ezagutzera eman eta gero. Antza, saioan agertzeko Altsasukoen aldeko aldarrikapenarekin jantzita zeraman kamiseta alda zezala eskatu zioten, eta berak onartu ez; bertan behera gelditu zen TVEn egitekoa zen agerraldia.
.
Katalanak independizatuko diren ala ez ikusteke dugu, baina argi eta garbi ikusten ari garena, egunero, Espainian dagoen demokrazia falta da. Ezin da negoziatu, ezin da aurrera egin, ezin da estatus-a zalantzan jarri, ezin dira kamiseta horiak erabili, ezin da antimonarkismoa azaldu, ezin da iritzi ofizialaren aurkako iritzirik plazaratu.
Pertsona ezin da libre izan Espainiar estatupean.
Hortik aurrera, bakoitzak eman diezaiola egoerari nahi duen demokrazia itxura. Eta guk, Baskongadook, jarrai dezagun aldebikotasua benetazkoa balitz bezala jokatzen, itxurak egiten.