ABAIGARko Udalekuetako etxea obretan (bideoa+crowdfunding kanpaina)

Abaigarko Udalekuetako etxea obretan –

Abaigarko udalekua errautsetatik harro altxatzeko prest!

Abaigarko Udalekuetako etxea obretan

Badira 40 urte Abaigarren, Nafarroako herrixka txiki batean, euskaraz bizitzeko aukera eskaintzen duten udalekuak antolatzen gabiltzala. Euskal Herriko txoko desberdinetatik elkartutako gazte bolondres ugarik hartzen dugu parte, bertako haur guztiei zuzendua dagoen proiektua aurrera ateratzeko lanean. Elkarlanean, gozatuz, eta beti ere euskara oinarritzat hartuz, hainbat balore lantzen ditugu txandetan, 15 egun ahaztezinetan.

Azken hiru urteetan, ordea, etxearen erabilera mugatua egon da. Berritze lan potolo batean murgilduta aurkitu gara, eta ondorioz, ezinezkoa izan zaigu bertan udalekuak antolatzea. Zorionez, eraberritze prozesua ondo bidean doa eta egindako esfortzu handiaren ostean etxea badoa berriro forma hartzen, ereindako haziak badoaz loratzen. Aurtengo udan, uztaila eta abuztu bitartean, 240 gazte baino gehiago bertan elkartu eta berriro etxera itzultzea guzti horren emaitza izango da.

Proiektu izugarri honek, ordea, 250.000 eurotik gorako kostu ekonomiko handia suposatu digu. Mailegu bat eskatu dugun arren, eta obra espero bezala doan arren, txandak behar bezala hasteko SUKALDE eta LITERA BERRIAK erostea ezinbestekoa zaigu; gugan sinisten duen jendearen laguntza behar dugu!

Horretarako, Itsulapikoa, Euskal Herriko Crowdfunding plataforma erabiliko dugu. Asko gara Abaigarren eta Euskal Udalekuetan egondakoak, eta badakigu beharrezkoa dugun bultzada ekonomikoa lortu dezakegula.

Zure ekarpenik txikiena ere asko da guretzat!
Lagunduko al diguzu errautsetatik harro altxatzen?

www.itsulapikoa.eus/abaigarko-udalekuetako-etxea

Abaigarko zure oroitzapenak gurekin partekatu edo gurekin hitz egin nahi baduzu, sare sozialetan eta abaigarudalekuak@gmail.com posta helbidean zain izango zaitugu! Mila esker!

Abaigarko begirale eta sukaldariak

BIZI EZAZU UDA EUSKARATIK ETA EUSKARAZ!
ZATOZ EUSKAL UDALEKUETARA!

EUSKAL UDALEKUAKudalekuak.eus

ABAIGARko Udalekuetako etxea obretan (bideoa+crowdfunding kanpaina)

Udan ere euskaraz bizi nahi duenak horretarako aukera ezin hobea du EUSKAL UDALEKUETAN. 40 urte baino gehiago pasa dira euskara hutsezko udalekuak antolatzen hasi ginenetik, eta gaur egun ere hasiera hartako asmo eta ilusio berberak ditugu Abaigar, Goñi eta Bernedoko Euskal Udalekuetan gabiltzan hezitzaileok. Lan boluntarioa eginez, Euskal Herri osotik gure artera datozen ume eta gazteei udan ere euskaraz bizitzeko eta gozatzeko aukera eskaintzen diegu. BIZI EZAZU UDA EUSKARATIK ETA EUSKARAZ! ZATOZ EUSKAL UDALEKUETARA!