Euskal Udalekuak

Udan ere euskaraz bizi nahi duenak horretarako aukera ezin hobea du EUSKAL UDALEKUETAN. 40 urte baino gehiago pasa dira euskara hutsezko udalekuak antolatzen hasi ginenetik, eta gaur egun ere hasiera hartako asmo eta ilusio berberak ditugu Abaigar, Goñi eta Bernedoko Euskal Udalekuetan gabiltzan hezitzaileok. Lan boluntarioa eginez, Euskal Herri osotik gure artera datozen ume eta gazteei udan ere euskaraz bizitzeko eta gozatzeko aukera eskaintzen diegu. BIZI EZAZU UDA EUSKARATIK ETA EUSKARAZ! ZATOZ EUSKAL UDALEKUETARA!