Abaigarko euskal udalekuetako etxea eraberritzeko abalisten bila ari dira

Abaigarko euskal udalekuetako egoitza eraberritzeko abalisten bila ari dira –

Abaigarko euskal udalekuetako egoitza eraberritzeko abalisten bila ari dira. Proiektuko kideek bilera antolatu dute ostiral honetarako urriak 19, Hernaniko Biteri kultur etxean. Bertan, abalista berri posibleei eraberritze lanen inguruko informazioa eskainiko zaie.

Abaigarko euskal udalekuetako egoitza eraberritzeko abalisten bila ari dira
Abaigarko udalekuetako eraikina. Argazkia: arrosasarea.eus

IÑIGO IGARTUA – argia

70eko hamarkadatik Nafarroako Abaigar herrian euskal-udalekuak antolatu dira. Eraikina eraberritzeko lanak hasiak dira eta proiektua aurrera eramateko abalista berrien beharrean daude. Pitxilore aisialdi elkarteko bolondresen bidez herrigintza eta autogestiotik sortu zen ekimena, egoitza finkorik gabe dago 2016. urtetik.

Lanen kostuei Koop57 finantzia kooperatiba etiko eta sozialaren bidez aurre egingo diete eta mailegua onartzeko, mailegua besteko diru kopurua, norbanako zein elkarteek sostengaturiko abal mankomunatu bidez ziurtatu behar dela jakinarazi dute.

Proiektuaren partaide diren sukaldari eta begirale zein kide ohi ugariren abalak bideraturik dauden arren, beharrezko kopurura iristeko ez dira nahikoak. Sarean jarri dute abalista egiteko inprimakia.

Eraberritze lanak 2019ko udarako amaitzea espero dute.

Abaigarko euskal udalekuetako egoitza eraberritzeko abalisten bila ari dira

Udan ere euskaraz bizi nahi duenak horretarako aukera ezin hobea du EUSKAL UDALEKUETAN. 40 urte baino gehiago pasa dira euskara hutsezko udalekuak antolatzen hasi ginenetik, eta gaur egun ere hasiera hartako asmo eta ilusio berberak ditugu Abaigar, Goñi eta Bernedoko Euskal Udalekuetan gabiltzan hezitzaileok. Lan boluntarioa eginez, Euskal Herri osotik gure artera datozen ume eta gazteei udan ere euskaraz bizitzeko eta gozatzeko aukera eskaintzen diegu. BIZI EZAZU UDA EUSKARATIK ETA EUSKARAZ! ZATOZ EUSKAL UDALEKUETARA!