963 egun komunean

963 egun komunean –

Pentsatu izan duzu zuk ere zenbat urtera arte biziko zaren. 70? 75ekin konformatzen zara? 85ekin? Diotenez, gero eta gehiago biziko gara. 95 urtera arte edo. Ez dago gaizki, ezta? Mende bat ia.

Ba, badakizu zenbat egun diren 95 urte? Bat, bi, hiru, lau, bost…. 35000 egun. Hori jakinda, zer da ba egun txar bat izatea. Pentsa. Egunean 8 orduz egiten baduzu lo, 11.500 egun pasatuko dituzu denera lo. Herena. Egun asko dira lotan, ezta?

Aizu eta komunean? Badakizu zenbat egun egingo dituzun bizitzan denera? Horretarako komunean zenbat ordu egiten dituzun jakin beharko nuke. 20 minutu? 40? Ordubete? 40 minutu pasatzen badituzu denera 963 egun egingo dituzu komunean sartuta. Kopuru klaustrofobikoa da, ezta?

Eta… egiten duzu sukaldean? Nahi duzu jakin zenbat egun egingo dituzun bizitza honetan… takatakatakaka tipula xehatzen? Egunero kutxiloarekin malkotan 5 minutu pasatuko dituzula pentsatuz… Bizitza honetan 120 egun pasatuko dituzu takatakatakaka (egin keinua). Ez jarraian, noski, baina bai denera.

Prestatu zaitez beraz tipulak luzaroan zatitzeko, prestatu egunean ordu erdi korrika egingo duzula pentsatuz, 722 egunez korrika aritzeko, 65 eguneko orgasmoa izateko, 3827 egunez azkazalak jaten ibiltzeko. Zuk erabaki zenbat egun pasatu nahi dituzun maite zaitut esaten, zuk erabaki zenbat egun egingo dituzu gorrotoan. Zuk erabaki, 35000 egunetatik, zenbat egunez izan nahi duzun…. Zoriontsu.

963 egun komunean963 egun komunean

Imanol Epelde

La terre est bleue comme une orange

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude