Españistanen eroso

urkullu
Urkullu Lehendakariak duela hilabete batzuk
: “por mucho que sea nuestra lengua propia el PNV no cree en la imposición del euskera, sino que apuesta por una política lingüística para la convivencia“… Aditzera emanez euskara inposatzeko saiakerak badirela (non, Lehendakari jauna?), eta are okerragoa dena, euskaldunoi benetan inposatzen zaizkigun hizkuntzez, indarrez lehenik eta “legez” ondotik, espainieraz eta frantsesaz, aipamenik ere egin gabe … eta elkarbizitza euskaldunon otzankeriari lotuz. Beharbada, Alonsotegin espainieraren inposaketa oso urrun geratzen zaie… baina harritzen nau espainieraren inposaketa latza jasan izan zuten jeltzale askok eta askok, hitzik ere esan ez izana…

Uriarte sailburuak atzo bertan, Berrian:

  • “Lehenengo bermatu behar da maila nahikoa gaztelaniaz eta euskaraz, legeak dioena, eta gero goazen hirugarren hizkuntzara”…
  • “Ez dugu lortzen ikasleen euskalduntzea bermatzea, batez ere A ereduan”.
  • “Hemen arazo handia da ez dela erabiltzen. Nahiz eta eskoletan eman, arazo inportanteena da ez dela erabiltzen. Guk erabilera bultzatu nahi dugu”
  • “Lehenengo gurasoek zentroa eta hizkuntza aukeratzeko duten eskubidea bermatu behar dugu. Hori lehenengo. Hor denetarik dago; gure gizartea oso zabala da”…

Uriarte andrea…  gaztelaniazko maila bermatuta dago. Aldiz, euskararena ez (zeure buruari erreparatu besterik ez duzu). Bestetik B ereduan ere ez da ikasleen %65 euskalduntzea lortzen, eta D ereduko %30 ere ez. Hori bai, A ereduan, zero patatero.

Eta egia da euskararen erabilera oso maila kezkagarrian dagoela, baina sailburu andrea, eskoletakoa baino erabilera askoz pobreagoa ematen da Eusko Jaurlaritzan adibidez, eta goi karguen artean, bereziki. Hortaz, nola bultzatu nahi duzue erabilera?

Azkenik, EAEn hain gara “demokratak” ze erdaldunek euskarari bizkar emanda bizi daitezen bermatzen baitugu eskolatik bertatik. Euskaldunok medikuarekin, ertzainekin, epaileekin edo Administrazioko beste eragile askorekin ez daukagu euskaraz egiteko eskubidea bermatuta, ostera, baina horrek bost axola, ezta?

Horrelako agintariekin, ez da harritzekoa euskaldunon artean ere, ondokoaren gisako entsaladekin topo egitea (Facebook-eko hiruzpalau euskaldunen arteko erdarazko eztabaida kafkiano batetik): “¿Que quiero decir con esto? que el Gobierno del estado, este y el anterior, sabe que nos tienen que homogeneizar por que si no su proyecto de España es imposible que cuaje“… “homogeneizatubako” euskaldunen jardun normalizatua…

Argi dago euskararen ordezkatze prozesua eta beraz, gure asimilazio prozesua, oso aurreratuta daukatela Espainiak eta Frantziak. Argi dago ere, horri aurre egingo dion egitasmorik ez daukala EAJ-k. Izan ere, badirudi Españistanen eroso egoteko lanetan ari direla ia beti, Ibarretxeren sasoiko salbuespenarekin.

Asimilaziotik atera gaitzakeen lidergo politikoa soilik ezker abertzaletik etor daitekeela ematen du, baina noizko apustu sendo hori? Badaukate halakorik?

14 pentsamendu “Españistanen eroso”-ri buruz

  • Peru Dulantz 2013-09-23 12:24

    Ze itsusia den errealitatea! Ea denon artean edertzen dugun!

  • Urkulluk esaldi famatu hori hauteskunde aurretik bota zuen, Gipuzkoako Diputazioak prentsaurrekoak euskaraz soilik egingo zituela esan ostean. Ez daki ongi berak ere, ze nolako kaltea egin dion euskalgintzari, zer eta boto batzuk irabaztearren soilik.

    Badakit aspektu positiboei ere begiratu beharko geniekeela, baina “inposizioaren diskurtsoa” desmontatzea beharrezko dugu, ez erdaldunak erakartzeko, euskaldun askoren jarrerak astintzeko baizik. Batez ere, uste dutenena niri erdaraz eginaraztea (parekoak ulertzen ez duelako) naturala dela, eta nik nire eskubide osoz euskaraz egitea berriz, inposizioa.

  • Urkulluk ederto baten laburbildu zuen EAJ-k hartutako bidea. Eta bide horretan aurrera doaz, PSOEren eta PPren pozaren pozez. Oraintsu ere ESEP (http://blog.euskara21.euskadi.net/index.php/nondik-norakoak) onartu dute Legebiltzarrean, datozen 10 urteetako hizkuntz politikaren ildo nagusiak, Patxi López agintean zeneko proposamena den arren!

  • KOLONIA - HaritzHaritzeder 2013-09-23 19:54

    ZuZeuko editore eta erabiltzaileok:
    .
    Gonzalo Etxague izenez idazten duen erabiltzaileak bitan ezabatu dit bere sarreran idatzitako mezu bat arratsaldean zehar. Gonzalo, Nabarroarekiko amorruak bizi zaitu. Txapeldun bat zara.
    .
    Hau da Gonzalo Etxagueren sarreran idatzi dudan eta aipatu erabiltzaileak ezabatu didan mezua:
    .
    Gonzalo Etxaguek irakurri du bere “Biblia”, baina Gonzalo Etxaguek ez du irakurri Jon Oria Osesen “Nabarroa Espainiaren eta Frantziaren kolonia da liburua”.
    Gonzalo, ikasi: bere Estatuan bizi den euskaldunak badu bere hiritartasuna.
    Bere Estatuan bizi den euskalduna Nabarra da.
    Gonzalo, hautatu: Euskal Estatua, alegia Nabarroa, ala Gaztelar Estatua, alegia Espainia?
    Gonzalo, hautatu: Nabarroa soberanoa, ala Espainia inperiala eta autonomia kolonialak?
    Gonzalo?

  • Iban Tustán 2013-09-24 10:36

    Onartuko genuke erdaraz motz dabilen edo apenas dakien sailburu edo Lehendakari bat?

    • Iep! nik bai. Gainera uste dut mesedegarria litzatekeela euskaldun elebakar bat Lehendakari jartzea. Baina zoritxarrez euskaldun elebakarrak extintzio bidean daude. Ta bai, “zoritxarrez” esan dut.

  • Iban Tustán 2013-09-24 10:50

    Bai, nik ere bai. Eta bai, zoritxarrez daude extintziora bidean, erdaldun elebakarrak ez bezala.
    Baina bost puxtarri jokatuko nituzke inongo beldurrik gabe, baietz gure anai-arreba abertzale gehienak azaldatu Lehendakari edo sailburu euskaldun elebakarrak izango bagenitu, erdaldun elebakarrak “kiroltasun” osoz onartzen ditugularik.

    • Bai, ni ere horretan nago ba. Anai-arreba abertzale asko, eta diario vasco ta konpainia zer esanik ez.

  • Peru Dulantz 2013-09-24 11:16

    Euskaldun elebakarrik? Bai zera! Oraingo gizartean, 3 urterekin zure umeak 3 hizkuntza hitz egiten ez baditu jendeak harriduraz begiratu eta “malpadre” deitzen dizu… Berriro ere azaldu behar zaio gizarteari eleaniztasuna ez dela hizkuntza asko batera ikastea, ez dela ezer gertatzen haurrek 5, 6, 7, 8, 9.. edo urte gehiagorekin gaztelaniaz edo ingelesez ez badakite, denbora sobera dutela inoiz behar baldin badute hizkuntzak ikasteko. Munduko beste inon ez da egiten hemen, Espainian, hizkuntzekin egiten ari direnak bezalako esperimenturik. Badugu garaia konturatzeko eleaniztasunaren izenean euskara (eta katalana eta galegoa) erasotu besterik ez dela egiten, eta hori dela atzean dagoen benetako helburua.

  • Peru, ez duzu alderatuko Euskal Herrian euskara jakitea, inglesa jakitearekin, ezta? Inglesez zuzen eta arin mintzatzen jakitea, Oxford inguruko ahoskerarekin batik bat, ezinbestekoa da. Ez da nahikoa ulertzearekin, eta aurrerago, benetan behar izanez gero hobeto ikasteko oinarri bat izatearekin. Inglesa (perfektua) ezinbestekoa da!!!
    Antzeko zeozer esaten zidan nire izeko batek ere, baserritar peto-petoa, duela 30 urte inguru, pentsa!
    “Seme-alabak ostera be eskolara botako baneukez, inglesez ikasiko leukie… Euskerie zetako?”

    Gaur da eguna, izeko horren seme-alabok baserrian eta baserritik bizi direna… Inglesa, perfektua, “ezinbestekoa” zaie noski. Euskara zertarako?

  • Ardirik bapez… Behiek, idi parea, txarriek, oiloak eta astoa baino ez. Danak berton jaioak.

  • Hau feisbuketikan hartu dut, ia-ia beti erdaraz jarduten duten “euskaldunen” artean berriz ere… Kafkak, gurean, ez luke atsedenik izango:
    “…tampoco quiero perdonar ni respetar a aquellos que me generan odio y desprecio desde la derecha, tampoco a los que ponen palos en el camino del la normalizacion del euskera, tampoco quiero perdonar a los arrepentidos…”
    Nolako herria, halako agintariak.