3 urterekin frakasatua, eta 12rekin dopatua
Nicole Impresciak Manhattango Epaitegi Gorenean salatu du York Avenue Preschool zentroa, Lucia bere alabak hiru astean zentro horretan formak eta koloreak bereizten ikasi zuelako ERB azterketak prestatzen aritu beharrean. ERB galdetegiak eliteo ikastetxeetan sartzeko haurrei egiten dizkieten galdetegiak dira. Amak alabak Ivy Leaguen (Brown, Columbia, Cornell, Dartmouth, Harvard, Pennsylvania, Princeton edota Yaleko unibertsitateak) ikas dezan nahi du, eta York Avenue Preschoolek umeak horretarako zituen aukera guztiekin akabatu du. “Ivy LEaguen sartzeko lehen urratsa haurtzaindegian eman beharko litzateke”, adierazi ei du amak.
Amak dio alabaren bizia “arruinatu” dutela, eta “estafaturik eta frustraturik sentitzen dela, ama. “Umeak ez du behar zuen haurtzaindegia topatu. Eta horrek esan nahi du ez dela eskola pribatu egokira joango. Eta ondorioz, ez da inoiz Ivy Leaguera iritsiko, eta ez du lan on bat izango. Hiru hurte ditu eta bere bizia akabatua dago”. Horrelako gurasoekin, ziurrenik bai.
Baina goiko hori ez da haurren hezkuntzari buruz aste honetan irakurri dudan albiste bitxi (bitxi diot, zerbait esateagatik) bakarra. Igor Walilko gaztetxoaren kontra egin ei du Lausanako Kirol Arbitraia epaitegiak, 12 urterekin karting pilotua dopatu egin omen zelako, hala diote behintzat gernu azterketek. Iazko udan eman zuen mutikoak positibo, Suitzako karting txapeldun nazional bihurtu zenean, Niquetamida hartu omen zuen.
Hartu bazuen ala ez, edo eman bazioten ala ez, orain 13 urte dituen mutikoa epaitegiz epaitegi darabilte ez zela dopatu frogatu nahian, albisteak dio “oso zaila” ari dela izaten hau guztia gaztetxoarentzat, izango ez da bada!