28 urteko espetxe zigorra Kote Cabezudo argazkilariarentzat
28 urteko espetxe zigorra Kote Cabezudo argazkilariarentzat
28 urteko eta 2 hilabeteko espetxe zigorra jarri dio Kote Cabezudo argazkilariari Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko Lehen Sekzioak
…
Bortxaketa delitu bat, sexu abusuen beste bat, haur pornografiako sei eta bi iruzur delitu egitea egotzi zaizkio Kote Cabezudori EFE agentziak iragarri eta ondoren Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak baieztatu duenez. Azken honek zehaztu duenaren arabera gainera, argazkilariaren espetxealdiak ezingo du hogei urte baino gehiago iraun eta orain arte betetako benin behineko espetxealdiko lau urteak ere kontatutzat hartuko dira.
Espetxe zigorrarekin batera, Cabezudok 116.000 euroko kalte ordaina ordaindu beharko die biktimei. Cabezudori leportatutako beste 217 delituengatik absoluzioa eman dio epaimahiak 340 orrialdetako sententzian. Jarraitu albistea hemen: Berrian, Noticias de Gipuzkoa, EITBn, Naiz-en, ElPais, DiarioVasco, EuropaPress.
…
Azaleko irudia: Diario Vasco