Beyond Spain Frankfurt 2022

Beyond Spain Frankfurt 2022 – 

Beyond Spain Frankfurt 2022Frankfurt Alternative Book Fair 2022, Beyond Spain (urriak 19-23) egitasmoan parte-hartuko dugu Gernika Memoriaren Lekuko plataforma gisa Frankfurten: estatu espainiarra gonbidatu bereziaren aurrean, Espainiaz haratagoko (Beyond Spain-en alemanierazko adiera) aldarria zabaltzeko asmoz: Euskal Herritik, Kataluniatik, Galizatik. Horretarako, iniziatiba honetan hainbat elkarte, eragile eta norbanako batu gara egitarau zabalaren baitan: ANC Euskal Herria, BNG, Egiari Zor, Gure Esku, idazleak, raperak, Esculca elkartea, historialariak, Via Galega, Plataforma per la lengua…

Gure helburua, estatu espainiarrak gonbitatu gisa aurkeztuko duen argazkiaren aurrean, haratago doan errealitatea azalaraztea Frankfurteko azoka bezalako hain espazio zabal eta esanguratsuan. Bilboko BIRA espazioan aurkeztu dugu egitaraua, egitasmoa eta ideia, orain egun batzuk.

Gernika-Lumoko Memoria, Kultura eta Giza Eskubideen alorretan dihardugun zenbait eragile batu gara Gernikako Bonbardaketaren Urteurrenean herriko taldeen jarduerak koordinatzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude