28.000: Iruñeko gardentasunaz egindako kontsultak… erdaraz, jakina

28.000: Iruñeko gardentasunaz egindako kontsultak… erdaraz, jakina

Berriak azaltzen duenez, Iruñeko Udalak urte hasieran bere gardentasunari buruz irekitako webgunean 28.000 kontsulta baino gehiago egin dituzte herritarrek. Baina, horretarako, Udalaren erdarazko webgunera jo behar izan dute, euskarazko webguneak ez baitu gardentasunari buruzko atalik.

Captura de pantalla 2016-08-02 a las 16.52.40

Erdarazkoan, “transparencia” atala

28.000: Iruñeko gardentasunaz egindako kontsultak... erdaraz, jakina

Euskarazkoan, ez dago “Gardentasuna” izeneko atalik

Nik ulertzen dut Iruñeko Udalak oraindik gaitasunik ez izatea informazio guztia ele bietan eta aldi berean emateko; baina horrelakoetan, mesedez, informazioa eman dezala euskarazko webgunean ere, nahiz eta oraindik euskaraturik ez egon.

Bestela, erabiltzailea banaiz eta baldin badakit euskarazko webguneak informazio gutxiago duela, ez dela fidagarria, informazioa zaharkitua duela… Zertarako joko dut hara? Erdarazkora joko dut.

28.000: Iruñeko gardentasunaz egindako kontsultak… erdaraz, jakina

Zer duzu buruan “28.000: Iruñeko gardentasunaz egindako kontsultak… erdaraz, jakina”-ri buruz

  • Lehentasun kontu ada, motel. Kastillanoz denok ulertzen dugu elkar. Euskara ez da praktikoa. Arlo emozional eta sinbolikorako ondo dago, hortik aurrera, traba.