2013ko 4 albiste jarraitzeko arrastoak

2013ko 4 albiste jarraitzeko arrastoak

2012.a, Euskal Herriko albisteei dagokionez, ezusteko urrikoa izan da. Jarraikortasun urtea izan da zentzu askotan; hondamendi ekonomikoak bere horretan jarraitu du eta, bestetik, bake prozesuaren bideragarritasuna oztopatzen segitzen dute estatuek. Hauteskunde autonomikoetan Iñigo Urkulluk hartu zuen Araba, Bizkai eta Gipuzkoako lehendakaritza. EAJk urritik abendura ez du deus aldatzeko tartea izan. 2012ko sorpresa, zalantzarik gabe, Katalunian CiUren birkokapen independentista izan da.

Iaz zortzi albiste hartu nituen kontuan, gehienen emaitza 2012ak ebatzi zuen. Aralarren banaketa eta Bildun integrazioa gauzatu zen, Arnaldo Otegirentzako zigorra berretsi zuten, Hollandek UMP garaitu zuen, Basagoitik Lopez bakarrik utzi zuen eta Sortuk Espainiako Konstituzionalaren hobespena jaso zuen. Aldiz, euskal presoen aferan mugimendu esanguratsu gutxi izan dira, eta krisi ekonomikoak eragindako gizarte erantzuna ez da aldaketa politiko erreala sortzeko gai izan.

Hauek dira 2013an zeresana ekarriko duten lau gai:

Parot Doktrinak zirrikitua ireki dezake

Urtarrilaren 12an milaka pertsona bilduko dira beste behin Bilboko kaleetan estatuei euskal presoen eskubideak bermatzeko eskatuz. Etsipenerako urtea izan da 2012, baina 2013ak epe motzean arindua ekarri diezaieke espetxe politika aldaketaren zain daudenei. Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Parot Doktrina deiturikoa arbuiatu zuen uztailean. Espainiak Estrasburgen erabakiaren aurka helegitea aurkeztu du, baita Europak horri bide egin ere. Doktrina martxan jarri denetik 86 presori luzatu diete zigorraldia, praktikan 30 urteko kartzela zigorrak ezarriz. Europak Parot doktrina bertan behera uzteko ahalmena du. Horrek erabakia lotesle bihurtuko luke, eta dozenaka preso aske geldituko lirateke. Espetxe politikak norantza aldatuko luke, azkenik. EPPKk alderdi politikoekin hartu nahi duen bitartekaritza lanak eta Iñigo Urkulluk legebiltzarraren babesaz Mariano Raxoiri egin diezazkion eskakizunak (lehendik ere orain lehendakariak aipatu bezala) kartzela politika espainiarraren malgutzeko baldintza izan daitezke.

2013ko 4 albiste jarraitzeko arrastoak

Nafarroan UPNren hegemoniaren gainbehera

Nahasita dator Nafarroako Foru Erkidegoan egoera politikoa. UPNren gobernuak, hamar urtean lehen aldiz, aurrekontuak luzatu behar izan ditu, PSNren babes iraunkorra galdu ostean. Hauteskundeak aurreratzea mahai gainean dago, nahiz eta Barcinak hori erabat ukatu, Lopezek EAEn egin zuen bezala. Murrizketek eta CANeko ustelkeria aferek gizarte mobilizazio zabala lortu dute, iaz baino lau bider manifestazio eta kontzentrazio gehiago burutu dira. Konkistatik 500 urtera eginiko ekitaldi andanan nafarrek demostratu dute lurralde batasunaren eta euskal izatearen aldarrikapena lehen mailakoa dela. Indar ezkertiar nahiz abertzaleak UPN boteretik kanpo uzteko atarian egon daitezke. 2007ko saiakera ustela gaindituta, hurrengo hauteskunde lehian gobernuaren eskualdaketa gauzatu daiteke.

nafarroa

Sortuk Idazkari Orokorra izendatuko du

Ezker Abertzaleak Sortu alderdi politikoaren antolakuntza jarriko du martxan. Maider Etxeberriak behin behinean egin zuen, baina orain zeresana emango du alderdiaren idazkari orokor kargu berriaren izendatzeak. Izan ere, hura izango da epe politiko berrian EH Bilduko alderdi indartsuenaren aurpegia. Arnaldo Otegik itzalean jarrai dezake aurten ere (2016ra artekoa da bere zigorra). Gaur egun Bilduren baitan dauden hainbat kargu insituzionalek Sortun izango duten papera ere badago jokoan. Ezker abertzale tradizionalaren alderdi berriak normalizazio politikoan pausu txiki bat gehiago esan nahiko du.  Zehaztear dituzten ildo politikoak eta ekinbideak “iraultza demokratiko nazionala” deitu duten fasean izango duen eragina aztergai izango da. Adibide bisual bat: udaletxeak etsituta dituen banderen auzian zer jarrera hartuko den. Desobedientzia zibila, Udalbiltza, indar metaketa… fase berria deiturikoan behingoz taktika finkatu eta indar erakustaldia egin nahi dute ezker abertzaleko militanteek.

Sorturena_2_display

Kataluniari hegoak moztu diezazkioke Konstituzionalak

Parlamentuak 2013an Kataluniako Galdeketen legea onartuko duela iragarri dute CiUk eta ERCk gobernua eusteko sinatutako hitzarmenean. Kataluniako gobernuari galdeketak antolatzeko zilegitasuna eman nahi diote alderdi politiko gehienek. Zainpean egingo dute lege prozesua, izan ere Auzitegi Konstituzionalak baliogabe izendatu nahiko du, PPk eta PSOEk hala eskatuta. Artur Masek inbestidura saioan azaldu zuen “itsasontzien talka” eszenatoki politiko posiblea da. Jarrerak muturrera egiteko aukerak handiagoak dira, adostasunera egiteko baino. Xake partidaren antza izango du. Ea nork atzera egin. Aldebakarreko independentziaren kontzeptuari adi egon beharko dugu.

S

 

Aurreikuspenak hanka sartzeko eginak daudela diote jakintsuek.

2013ko 2013ko 2013ko 2013ko 4 albiste jarraitzeko arrastoak
2013, albisteak, espetxe politika, Katalunia, nafarroa, parot, presoak

3 pentsamendu “2013ko 4 albiste jarraitzeko arrastoak”-ri buruz

  • Eta gure elkarte autonomoan EAJk irabazi du eta Urkullu jauna lehendakari berria..edo hau ez da berria?

    • Joseba Uria 2013-01-05 13:15

      Hirugarren lerroan daukazu Urkulluren hauteskunde garaipenari buruzko erreferentzia. Hobe da idatzi aurretik irakurtzea.

  • Obanoseko infanzoia 2013-01-05 13:50

    Etsaiaren logikan beti orbitatzen… Ezusteko berria oraindik han ez da gertatu….itxaron gaitzazue.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude