Ekainean irakurriko ditugun 10 titular
Hauteskundeak eta zenbat katramila. Gainean dugu uda eta hona hemen, orakulutik zuzenean, ekainean irakurriko dituzun 10 titular esanguratsuenak. Badakizu beti asmatzen dudala! Adi!
1- DonostianĀ dena konpondu da bapatean. Adituek ez dakite nola gertatu den eta Munillak dio “milagroa” izan dela.
2- Aingeru Mungiak baja eskatu du depresioagatik.
3- Hauteskundeen emaitzak ikusita, EAJk Errioxa Buru Batzar eta Kantauri Buru Batzar ere sortu ditu.
4- Gaizka Garitanok Almeria entrenatuko du datorren denboraldian: “Oso gustura nago erabakiarekin”, esan orduko kazetariek gela utzi dute.
5- Denis Itxasok Gipuzkoako zinegotzi bezala izendatu du bere burua.
6- Kulturarekin erlazioa duten administrazioko postuetarako derrigorrezkoa izango da bertsolaria izatea.
7- Gascok bere paparra liberatu du komunikazio arduradun gisa.
8- PLAZ!-ek EHBilduri bozka gehiago kentzea jarri du hurrengo hauteskundeetarako helburu bezala.
9- Bizkaiko Foru Aldundiak hauteskundeen tramitea abolitzea eskatu du, “total beti PNVĀ ateratzen da”
10- Errege Kopako finaleko txiskuak Espainiako kultur ondare gisa deklaratu ditu Espainiako Kultura Ministeritzak.
.