Musikarien betebehar fiskalei buruzko hitzaldia

Musikarien betebehar fiskalei buruzko hitzaldiaMusikari Elkarteak eta Euskal Herriko Musika Bulegoak, “Musikarien betebehar fiskalei buruzko” hitzaldia antolatu dute.

Datorren Ostegunean, Ekainak 4, arratsaldeko 18:00. Donostiako Udal Liburutegian. San Jeronimo kalea (Sotoa)

Bertan ondorengo gaiak landuko dira, besteak beste;

– Gizarte Segurantzako Altak.

– Musikari edo talde baten forma juridikoak; Sozietate Mugatua, Sozietate Anonimoa.

– Elkarteen bidez fakturazio zerbitzua eta beste hainbat puntu.

MUSIKARI - Euskal Herriko Musikariak,musikarien zerbitzura dagoen, irabazi-asmorik gabeko elkartea da. MUSIKARI 2013. urtean berpiztu zen Euskal Herriko musikarien gaur egungo egoera isladatzeko eta hausnarketarako topaleku bat izateko asmoz. Eztabaidarako abagunea, esperientzien berri emateko topagunea eta gizartearen aurrean lanbide honen gorabeheren bozgoragailu lanak egitea ditu helburutzat, besteak beste.