Asteburu honetan: Udazken kalabaza zopa
Udazken kalabaza zopa –
Gaurkoan, udazken kalabaza zopa deritzogun errezeta: Kuia edo kalabaza, porrua eta fideoak besterik ez, ama eta izebari gustatuko zaie bisitan datozenean, denak txundituta uzteko, eta ligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- kuia edo kalabaza
- 2 porru
- fideoak
- gatza
- olioa
- ura
…
Errezeta
- Kalabaza eta porrua txiki-txiki egin.
- Olioa berotzen jarri kazola baten, eta porrua bertan bota.
- Horitzen denean kalabaza txikitua bota eta bueltatxo batzuk eman. Ura gehitu tapatu arte.
- Ontzia estali eta 20-25 minututan irakiten utzi su baxuan.
- Fideoak bota eta beste 5-10 minutu utzi.
- Zerbitzatzeko prest. Bero-bero hartzeko…
…
Kasu!
Fideo gehiago edo gutxiago botatzea bakoitzaren gustuaren araberako erabakia da…
…
Akaso!
…
…