Asteburu honetan: Arrain zopa bizkorra mikrouhinetan

Asteburu honetan: Arrain zopa bizkorra mikrouhinetan –

Asteburu honetan: Arrain zopa bizkorra mikrouhinetan

Asteburu honetan, hotzak konbatitzeko zopa edo salda bero bat bezalakorik ez dago, bizipoz eta pizgarri … RZ azkar bezain merke bat dakarkizugu arrain zopa egiteko, aurreko asteko errezeta aukerei geitu eta presa gehiago dugun egoeretarako. Merke, errazparranda osterakoama eta izeba datozenerakoligatzen laguntzeko modukoa irudimen pixkatekin, ezta? Noiznahi jateko modukoa… Gozatu, izan bero, izan gozo eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • Tipula erdia, pikatua
  • 4 baratxuri ale, xerratan
  • Xorta bat oliba olio
  • Itsaski salda kontzentratua, pastilla bat
  • 5 koilarakada bete tomate saltsa
  • Koilaratxokada bat piper txorizeroaren mami (kontserbakoa izan daiteke)
  • Zopako ogia, puska eder bat
  • 6 dl ur bero, iturrikoa
  • 2 legatz solomo izoztu
  • Eskukada bat ganba izoztu
  • Zorrotada bat xerez
  • Gatza

Arrain zopa bizkorra mikrouhinetan nola egin

Arrain zopa bizkorra mikrouhinetan nola eginErrezeta

  1. Mikrouhinetarako ontzi egoki batean ipiniko ditugu tipula, baratxuriak, olioa eta gatza. Indar betean maneatuko ditugu gaiak tapatu gabe, 4 bat minutuan.
  2. Haien ostean erantsiko ditugu ogia, papurtua, salda-pastilla, tomate saltsa, piper txorizeroaren mamia, piperrautsa, ur beroa, legatz solomo izoztu bi eta gatza. Tapaturik maneatuko ditugu zopa-gaiak, 10 bat minutuan eta indar betean.
  3. Haien ostean, tapa kendu, ganbak erantsi eta beste 5 bat minutuan edukiko dugu guztia labean.
  4. Legatz solomoak eta ganbak aterako ditugu ondoren (hozkagai gisa erabiliko ditugu geroago).
  5. Irabiagailuaren besoa zopa egin den ontzian sartu, indar betean eragin eta, xorta bat xerez erantsi ondoren, hasiko gara zopa xehatzen. Gatz-puntua zuzenduko dugu ondoren, behar izanez gero.
  6. Legatza eskuz puskatu (ez gehiegi papurtu) eta, ganbekin batean, sartuko ditugu puska guztian zopa xehean, erre gabe.
  7. Ongi nahasi eta beroaldi bat emango diogu zopari mikrouhinetan, behar izanez gero.

Kasu!

  • Labeak ez badu plater birakaririk, garrantzitsua da pare bat minutuan behin laurdena iraultzea.
  • Kontuz ibil gaitezen gatzarekin, gaziak izaten baitira salda-pastillak.
  • Errezeta honek  zorroko zopek baino aukera askoz zaporetsuagoa (eta haiek bezain bizkorra) eskaintzen digu inolaz ere.

 …

Akaso!

Urruneko Aitonak ez du mikrouhinik erabiltzen, eta oilasko zopa RZ du nahiago…

Arrain zopa bizkorra mikrouhinetan

Errezeta gehiago …

Asteburu honetan: Oilasko zopa

Asteburu honetan: Amonaren arrain zopa 2 modutara

Mahalen

pagotxa.eus/hara

Asteburu honetan: Arrain zopa bizkorra mikrouhinetan

Pagotxa RZk

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude