Asteburu honetan: Sangria flamenkoa
Asteburu honetan: Sangria flamenkoa –
Bada Sangria flamenkoa deitzen den sangria errezeta berezi bat antza, Xolomo Sapiens-en eskutik hemen dakarkizuguna eta Pedro Ximenez protagonista duena. Frexkagarri gogoz bazabiltza edateko beste RZ bat gaurkoan aurreko sangriarena osatze aldera, denak txundituta uzteko, ligatzeko ere bai… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- Ardo beltza, litro bat
- Litro laurden bat Pedro Ximenez
- 6 azukre koilarakada
- Laranja bat eta limoi bat puska handitan
- Izotzak
…
Errezeta
- Pitxer eder batean ardo botila hustuko dugu. Azukre pixka bat gehitu eta baita laranja eta limoi puskak ere.
- Fruta puskak eskuz zanpatuko ditugu, beren zuku guztia aska dezaten, eta gero puska zanpatuak ere sartu.
- Gero izotz mordoa gehitu, puska handitan eta, bukatzeko, Pedro Ximenez.
- Zerbitzatu.
…
Kasu!
Ardoa garratza den edo ez den, horren arabera azukre gehiago edo gutxiago eman. Azkenean, sangria probatu azukrez ongi dagoen jakiteko. Hozkailuan sangria ordu pare bat beratzen izatea gustatzen zaio pertsona aditu batzuei, geuri ahalik lasterren zerbitzatzea…
…
Akaso!
Sangriaflamenkoa
Errezeta gehiago …
…