Asteburu honetan: Osin zopa

Asteburu honetan: Osin zopa –

Aste honetan:

Asteburu honetan asun edo osin zopa RZ osasuntsua dakarkizugu, Eskandinavia, Finlandia, Irlanda eta Ekialdeko Europan oso ezaguna, Iran-en ere bai, denak txundituta uzteko, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! ?

Osagaiak 

  • ondo garbitutako osinak
  • 2-3 tipula txikituta
  • 1 eskukada olo
  • koilaretxo 1 oliba olio
  • wakame zatitxo 1
  • koilarekada 1 miso
  • olo esnea
  • 5-6 baso ur

Asteburu honetan: Osin zopaErrezeta

  1. Tipula oliotan pasa, gardendu arte.
  2. Ura, wakamea eta olo-malutak gehitu, eta 15 minutuz sutan eduki.
  3. Gehitu osina eta egosi 2 minutuz.
  4. Sua kendu eta misoa gehitu, ondo nahastuz eta olo-esnea bota, zopa krematsuagoa nahi badugu.
  5. Nahastu eta zerbitzatu.

Kasu!

B bitamina, C bitamina, K bitamina, kaltzioa, magnesioa, manganesoa eta zuntza bezalako elikagaien iturri dira osinak. Antiinflamatorioak eta antihistaminikoak ere badira, eta diuretikoak ere bai.

Akaso!

Asteburu honetan: Udazken kalabaza zopa

Baratxuri zopatan itota

Asteburu honetan: Katu zopa

Osin zopa

pagotxa

pagotxa.eus/hara

Asteburu honetan: osin zopa

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude