Asteburu honetan: Amonaren legatza saltsa berdean
Asteburu honetan: Legatza saltsa berdean –
Legatz RZ sailtxo batekin hasiko gara egunotan pattarrekin pasa egin garela onartu ondoren. Gaurkoan Legatza saltsa berdean RZ goxoa hemen dakarkizuguna. Erraza eta denak txundituta uzteko primerakoa, lagunekin konpartitzeko, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- legatz xerrak (aurretik beratuak)
- olioa
- 2 baratxuri hortz
- zainzuri salda
- zainzuriak
- ilarrak
- txirlak
- arrautza egosiak
- perrexil xehatua
…
Errezeta
- Jarri lapiko batean olio kikaratxo bat eta frijitu bi baratxuri hortz, asko doratu gabe.
- Utzi apur bat hozten, kolokatu legatz xerrak (aurretik beratuak) eta jarri su baxuan, eta mugitu nahasketa egiten den bitartean 10-15 minutu.
- Jarri zainzuri salda eta utzi sutan tarte batez, ondoren eman buelta eta egin daitezela gehiago, eta mugitu denbora guztian saltsa loditu dadin.
- Gehitu zainzuriak, ilarrak, txirlak, arrautza egosiak eta perrexil xehatua jarri gainean.
…
Kasu!
Ogia ere beharko duzu saltsa ondo bustitzeko …
Amonaren etxeko neurriak
- Kafe koilarakada bat 5 gr.
- Postre koilarakada bat 10 gr.
- Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
- Kafe kikara bat 100 gr.
- Katilukada bat, 250 gr.
- 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
- 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
- Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
- Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
- Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
- Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
- Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
- 100 gr irin 5 koilarakada dira.
- kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
…
Akaso!
Legatza saltsa berdean
Errezeta gehiago … eta festa!!
…