Asteburu honetan: Hozkailuan duzun kalabaza eta brokolia berrerabiltzeko 3 errezeta azkar
Hozkailuan duzun kalabaza eta brokolia berrerabiltzeko 3 errezeta azkar –
Asteburu honetan hozkailuan gordeta duzun kalabaza eta brokoli hori berrerabiltzeko 3×1 errezeta eta plater begetarianoa dakarzkizugu. Errezeta bakarrarekin hiru plater ezberdin egingo ditugu, salda bat, krema bat eta pastarako saltsa gozo bat, erraz eta azkar egitekoak. Brokolia horitzen hasten denean erabiltzeko primerako aukerak, ama eta izebari gustatuko zaie bisitan datozenean, denak txundituta uzteko, eta ligatzeko ere bai agian…
Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- kuia edo kalabaza
- brokolia
- tipula
- azenarioa
- gatza
- olio apurtxo bat
- ura
- pestoa
- fideoak, ogi xigortua, edo oloa
…
Errezeta
- Kalabaza, brokolia, tipula, azenarioa (edo soberan duzun porru edo antzekoren bat ere) moztu zati txikitan.
- Ontzi baten olio apur batez moztutako tipula sueztitu.
- Gainontzeko barazkiak gehitu, dena nahastu eta urez estali, utzi sutan 15-20 minutu barazkiak xamurtu arte.
Errezeta -> Krema
- Barazkiak egosteko erabilitako ura beste ontzi batera pasa.
- Barazkiak ditugun ontzira gehitu pesto koilarakada bat, dena nahastu eta txikitu/birrindu/trituratu.
- Tosta edo ogitan jartzeko aproposa…
Errezeta -> Pasta saltsa
- Pasta saltsa egiteko barazkiak egosteko erabilitako barazkien ur apurtxo bat bota zure gustura eta nahastu guztia.
- Pasta laguntzaile bikaina.
Errezeta -> Salda edo zopa
- Ontzi batean dugun barazkiak egosteko erabilitako ura, salda gozo bat edo zopa bat egiteko erabiliko dugu.
- Barazki urari gehitu zuk nahi dituzun fideoak, ogi xigortua, edo oloa (avena).
- 10-15 sutan edukiko dugu eta prest…
Kasu!
Asteburu honetan: Kuiatxo edo kalabazin marinatu eta onddo carpaccioa
Asteburu honetan: Oshawa ogia edo Oshawa pastela tipularekin
…
Akaso!
Hozkailuan duzun kalabaza eta brokolia berrerabiltzeko 3 errezeta azkar
…
Asteburu honetan: Hozkailuan duzun kalabaza eta brokolia berrerabiltzeko 3 errezeta azkar