Ikatza Gimenorentzat

Ikatza Gimenorentzat –

Gimeno buru duen Hezkuntza Departamendutik ikasturte honetan eskola jardunaldia aldatzeko araudiaren zirriborroa atsekabez eta haserrez hartu dugu hemen ordezkatzen ditugun ikastetxe publikoetan.

Ikatza Gimenorentzat

Pasa den urtarrilaren gurekin egindako bilkuran hain irmoki hartutako konpromezua haizeak eraman baitu eta agerian utzi du arlo honetan adierazitakoak hitz merkeak baino ez direla izan.

Azaroaren 21ean, kontseilariak hedabideei begira hartutako erabaki honen berri ematea, bistan da, hauteskunde aurre-kanpainari begirako testuinguru batean kokatzen dituela.

Hilabete luze hauetan, behin eta berriro gure lanerako prestutasun eta borondatea azaldu badugu ere, alferrikakoak izan dira emandako pausu eta ahalegin guztiak.

Ez baitituzte eskola ordutegia aldatzeko eskatu beharreko ehunekoa parte hartzen dutenen gehiengo soilaren bitartez kontutan hartzeko gure eskaria aintzat hartu. Ez eta Arartekoak emandako gomendioak betetzearenak ere.

Lomloek gehiengo kualifikatuak eskatzen dituen aitzakipean, aurtengo deialdiaren zirriborroan Ikastetxeek eman beharreko eskolaz kanpoko jarduerak ordutegi lektibotzat hartuko direnaz gain, ez dugu data aldaketetatik haratago aldaketa handirik ikusten.

Hezkuntza Departamenduak berak aitortzen duen moduan, jardunaldi berriek ia egungo ikastxeen guztien gehiengo zabal bat osatzen dute dagoeneko eta ezohiko izaera izateari utzi behar dio.

Baina antza, hauteskundeak aurretik ditugunez, haien kalkuluak egin dituzte gaiari behar bezalako seriotasunez eta irmotasunez heldu beharrean erantzun epel bat emateko. Guztiok pozik geratuko garelakoan.

Gure taldetik Olentzero eta Mari Domingiri Hezkuntza Departamentuarentzat ikatza uzteko eskatu nahi genien. Badakigulako, politikariek ez bezala, haiek behintzat hitza beteko dutela.

”Jardunaldi aldaketa gehiengo soil bidez. Bozketa demokratiko baterantz.” guraso taldea

Gareseko eskola, Mutiloako Irulegi eta San Pedro, Iruñeko Sanduzelai, Bernart Etxepare, Patxi Larraintzar, Azpilagaña eta Amaiur Ikastola, eta Zizurreko Erreniegako gurasoak

Nafarroako hainbat ikastetxetako 2000 gurasoren babesaz

Ikatza Gimenorentzat

Jardunaldi aldaketa gehiengo soil bidez Bozketa demokratiko baterantz. Guraso Taldea.