Gabon konpota

Asteburu honetan: Gabon konpota RZ –

Asteburu honetan: Gabon konpota RZ - Pagotxa RZk

Postre RZ gaurkoan, gabonetako altxor seinalatu horietakoa den Gabon konpota errezeta bueltan dakarkizugunaErraza eta denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba batez ere… Akaso atzoko sobrak RZ gisa eta Mahalenen komiki zaharrak ere bai, behean, gabon garaietan girotuak…

Segi gozo, segi fin, gozatu gabonak eta on egin! 🙂

GABON KONPOTA

….

Osagaiak

  • 2 l ur
  • Litro bat ardo beltz, ona
  • 400 g azukre
  • Kanela, ezpal bat
  • Litro laurdena mertxika-zati lehor
  • Litro laurdena aran pasa
  • Litro laurdena piku lehor
  • Litro laurdena mahaspasa

. . . 

Errezeta

  1. Kazola batean, ura eta ardoa isuri eta haietan egosiko ditugu azukrea eta kanela.
  2. Irakiten hasi orduko erantsiko ditugu mertxika-zati lehorrak. 20 bat minutuan edukiko ditugu gai guztiak, irakin arinean egosten.
  3. Haien ostean erantsiko ditugu aran eta mahaspasak eta piku lehorrak, beste 20 bat minutuan edukitzeko.
  4. Udareak edo sagarrak erantsiko ditugu azkenik, zurituak eta zatituak. Beste 20 bat minutuan edukiko dugu guztia egosten.
  5. Haien buruan, kazola epeltzen utzi eta prest edukiko dugu orduan konpota, izozkiarekin edo saltsa ingelesarekin jateko.

. ..

Kasu!

Konpota zuzenean potean egin eta gorde.

 …

Akaso!

Gabonetako egun hauetarako oso aproposa eta RZ erraz-errazik bada hauxe, Atzoko sobrak RZ, hintzak hik…

Mahalen

Mahalen eta mundua 2.atala

Mahala

 

Mahalen

pagotxa.eus/hara

Asteburu honetan: Gabon konpota RZ - Pagotxa RZk

Postre RZ sailtxo motz batez bukatuko dugula urtea eta, gaurkoan gabonetako altxor seinalatu horietakoa den Gabonkonpota RZ dakarkizuguRZ erraza eta denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba batez ere… Segi gozo, gozatu gabonak eta on egin!

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!